2024ko uztailak 31

‘Udako Zinema’ abuztuan itzuliko da Los Llanos Kulturaguneko Lorategietara lau proiekziorekin eta doako sarrerarekin

22:00etan izanen dira Los Llanos Kulturaguneko lorategietan: ‘Oppenheimer’ abuztuaren 11n, ‘Barbie’ abuztuaren 16an, ‘A todo tren 2’ abuztuaren 22an eta ‘Gemelos pero no tanto’ abuztuaren 30ean

Estella-Lizarrako Udaleko Kultura Departamentuak antolatzen duen ‘Udako Zinema’ programa abuztuan itzuliko da, eta, gainera, oraingoan doan. Lau proiekzio izanen dira, guztiak Los Llanos Kulturaguneko lorategietan, eta 22:00etan hasiko dira, Movilcine SL enpresa nafarraren eskutik.

‘Oppenheimer’ pelikula ezaguna abuztuaren 11n ikusi ahal izango da. ‘Barbie’, Margot Robbie eta Ryan Gosling protagonista dituen komedia, abuztuaren 16an proiektatuko da. Abuztuaren 22an, osteguna, ‘A todo tren 2’ komedia familiarraren txanda izanen da. Ines de Leonek zuzendu zuen eta Santiago Segura eta Paz Vega izan ziren aktore nagusiak. Zikloari amaiera emateko, abuztuaren 30ean, ostiralean, beste komedia bat iritsiko da: ‘Gemelos pero no tanto’.

OPPENHEIMER

Christopher Nolanena. Cillian Murphy eta Robert Downey Jr. aktoreekin. Thriller-drama. 180 minutu. Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat. 7 Oscar 2024

SINOPSIA: Gerra garaian, Julius Robert Oppenheimer fisikari estatubatuar bikaina, ‘Manhattan Proiektua’-ren buru, bere herrialderako bonba atomikoa eraikitzeko entsegu nuklearren buru da. Bere ahalmen suntsitzaileak hunkituta, Oppenheimerrek zalantzan jartzen ditu bere sorkuntzaren ondorio moralak. Ordutik eta bere bizitza osoan, arma nuklearrak erabiltzearen aurka agertu zen.

BARBIE

Greta Gerwig-ena. Margot Robbie eta Ryan Gosling aktoreekin. Komedia. 114 minutu. Adin guztietarako egokia.

SINOPSIA: Barbiek bizimodu ideala darama Barbielanden, han dena da perfektua, musikaz eta kolorez beteriko txupi-festekin, eta egun guztiak dira egunik onena. Jakina, Barbiek galdera batzuk egiten dizkio bere buruari, galdera deseroso samarrak, bera eta beste Barbies bizi diren mundu idilikoarekin bat ez datozenak. Barbie konturatzen denean orpoak lurrean jartzeko gai dela, eta oin zapalak dituela, takoirik gabeko zapatak jantzi eta mundu errealera bidaiatzea erabakiko du.

A TODO TREN 2

Inés de Leónena. Santiago Segura eta Paz Vega aktoreekin. Komedia familiarra. 84 minutu. Ez da gomendatzen 7 urtetik beheitikoentzat.

SINOPSIA: Duela urtebete Ricardo eta Felipe, haurrak kanpaleku batera eramateaz arduratzen zirenak, trenetik kanpo geratu ziren, haurrak barruan utzita. Clara ez da jada haietaz fio, eta aurten haurrak pertsonalki eramatea erabaki du, Susana lagunaren laguntzarekin. Orain, ordea, haiek bananduko dira haurrengandik, ezbehar baten ondorioz.

GEMELOS PERO NO TANTO

Olivier Ducray eta Wilfried Méance zuzendariena. Ahmed Sylla eta Bertrand Usclat aktoreekin. Komedia. 98 minutu. Ez da gomendatzen 7 urtetik beheitikoentzat.

SINOPSIA: 33 urterekin, bi bikik bestea existitzen dela jakingo dute. Harridura handiagoa da bata zuria eta bestea beltza den heinean. Baina haien azalaren kolorea ez da haiek bereizten dituen bakarra.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba