2025eko martxoak 21

Antzerkia Udaberrian zikloa hiru ikuskizunekin itzuliko da Estella-Lizarrara, martxoaren 30ean, apirilaren 6an eta 13an

22. edizio honetan Jus La Rotxa, Primera fila y centrado (biak Iruñekoak), eta Mireni (Allokoa) taldeak arituko dira. Kilkarrak elkarteak antolatuta, Udalaren eta Antzerki Amateurraren Federazioaren babesa du, eta 5 euroko prezioa du emanaldi bakoitzeko

Foto noticia

Datorren igandean, martxoaren 30ean, Udaberriko Antzerkia zikloaren edizio berri bat hasiko da. Klasiko bat data hauetan, jada 22. ediziora heldu dena. Kilkarrak antzerki tailerrak antolatzen du, Estella-Lizarrako Udalaren laguntza ekonomikoa du eta aurten Nafarroako Antzerki Amateurraren Federazioarena ere bai (Nafarroako Gobernua), hain zuzen ere Foru Komunitateko talde amateurrei proiekzioa emateko.

Hiru igande jarraian izanen dira emanaldiak: martxoaren 30ean, apirilaren 6an eta apirilaren 13an, guztiak Los Llanos Kulturagunean, 18:30ean, eta emanaldiaren prezioa 5 eurokoa izanen da. Sarrerak hemen eskuratu daitezke: webgunean https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/, totemetan eta tabernan eskuratu daitezke.

Gaur goizean Kultur Etxean aurtengo edizioa aurkeztu da, Pedro Echavarri (Kilkarrak), Azucena Polo zinegotzia eta hiru taldeetako ordezkariak bertan zirela: Miguel Domenech (Jus La Rotxa), Mikel Aguirre (Primera fila y centrado) eta Cati Fernández (Mireni).

HIRU EMANALDIA               

‘Las señoritas de Aviñón’ Iruñeko Jus La Rotxa taldeak martxoaren 30ean aurkeztuko duen ikuskizuna da. Tramak Bartzelonako Avignon kalean dagoen prostituzio-etxe berezi batera garamatza, non emakume talde bat bere madamearen begiradapean lanean ari den. Bakoitzak bere nortasunarekin, bere ametsak, frustrazioak eta askatasun nahiak partekatzen ditu. Pablo Picasso margolaria txundituta dago emakume horien berezitasunarekin eta benetakotasunarekin, eta inspirazioa aurkitu du haien bizitzetan. Begirada zorrotz eta entretenigarria bazterreko mundu honetako bizitzari. Emakumeek beren lekua aurkitu nahi dute gizonek ezarritako itxaropen eta mugek menderatutako gizarte honetan.

Apirilaren 6an Primera fila talde iruindarraren txanda izanen da, ‘La vida perdurable’ lanarekin. Alfredo Sanzolek idatzitako lehen 4 obretan zehar egindako bidaia da; istorioen istorio bat, zatiekin eraikiak, baina izendatzaile komun batekin, umorearekin, hau izanik ihes-balbula eta inflexio-puntua, non hausnarketa edo txufla hutsa hasten den.

Bukatzeko, apirilaren 13an Alloko Mireni taldeak bere azken lana estreinatuko du ‘La orden’ izenburuko antzezpenarekin, Paula Echalecuren lanaren egokitzapena. Komentu batean gertatzen da istorioa, eta kontatzen du, modu ausart eta umoretsuan, nola erlijioso-talde bat ahaldundu egiten den komentua aurrera ateratzeko, botere-abusu eta krisi ekonomiko bati aurre eginez. Gainera, dantza eta musikaz zipriztinduta dago antzezlana.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba