2026ko martxoak 5

Sendaberri kultur zikloak hiru emanaldi eginen ditu aurten Lizarran: martxoan bi ikuskizun eta maiatzean bat

Atzo aurkeztu zen Zizur Nagusian Sendaberri 2026 Zirkuitua, Nafarroako Gobernuaren kultura-zikloa. Helburu nagusia da Sareko gune eszenikoetako Arte Eszenikoen eskaintza aberastea eta osatzea, beren lengoaia edo gaiagatik ohiko agendetan sartzen ez diren proposamenen programazioa bultzatuz. Guztira 67 emanaldi izanen dira, Nafarroako 32 herritan.

Lizarrako kasuan, 3 ikuskizun programatu dira aurten Los Llanos Kulturagunean, guztiak 6 euroko prezioan.

Martxoaren 15ean, 18:00etan, Mar-Mar Teatro taldearen ‘Elara, bidaia izarretara” antzezlana, antzerki omenaldia familiako adinekoei. Euskaraz izanen da. Sarrerak: https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/es/entradas/elara-bidaia-bat-izarretara-euskera-

Martxoaren 29an, gazteleraz eta ordu berean, La Banda Teatro Circo taldearen ‘Nuur’ ikusi ahal izanen da, zirku eta antzerki fisikoko ikuskizuna, bizitzaren zikloari buruzko hausnarketa, emozio eta edertasun gunea eskaintzen duena. Sarrerak: https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/es/entradas/nuur

Amaitzeko, maiatzaren 16an, 19:30ean, eta gaztelaniaz, Akira Yoshidaren ‘El porqué de los perdidos’ lanaren txanda izanen da. Lan honek dantza urbanoak, dantza garaikidea, antzerki fisikoa eta objektuen manipulazioa uztartzen ditu, umorearen eta bizitzaren gordintasunaren artean iraganez. Sarrerak: https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/es/entradas/el-porque-de-los-perdidos

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba