Gaur goizean, Udaberriko Abesbatza Zikloa aurkeztu da Frai Diego Kultur Etxean. Ereintza Abesbatzak antolatu du, Lizarrako Udalaren laguntzarekin, eta 2024 honetan zilarrezko ezteiak ospatzen ditu. Datozen asteetan, hiru kontzertu izanen dira goi-mailako abesbatzekin, eta ekitaldi berezi bat ere eginen da ekainaren 1ean.
Larunbat honetan, apirilak 27, Bilboko Koral Elkarteak Gabriel Fauréren ‘Requiem’ interpretatuko du. Maiatzaren 11n kontzertu berezia izanen da Hots Abesbatzarekin. Ahots femeninoez bakarrik osatutako abesbatza da eta, gainera, emakumeek idatzitako lanak bakarrik interpretatuko dituzte. Eta, amaitzeko, maiatzaren 18an, Gipuzkoako Suhar Korua ahots baxuen abesbatzak irabazi zuen Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa.
KONTZENTRAZIOA EKAINAREN 1ean
Aurten, urteurrena dela eta, ekitaldi berezi bat ere antolatu da, Nafarroako lau abesbatzarekin, ekainaren 1ean (ordua zehazteke dago). Erkudengo Ama (Altsasu), Camino de Santiago (Aiegi), San Blas (Burlata) eta San Andrés (Atarrabia) abesbatzek hartuko dute parte.
Guztiek hiriko hainbat aldetatik kantatuko dute eta ondoren San Joan elizan elkartuko dira 20:45ean, bakarka obrak interpretatzeko. Ekitaldia amaitzeko, beste bi obra abestuko dituzte, denak batera, eta Ereintza Abesbatza ere arituko da.
Zikloko kontzertu guztiak San Joan Bataiatzailearen elizan izanen dira, 20:45ean. Sarrera doan da.
Ana Duarte Kultura zinegotziak adierazi duenez, gobernu taldearen asmoa da “horrelako ekimenak babesten jarraitzea, 25 urte hauetan gizartean onarpen handia izan dutela erakutsi baitute”. Programari dagokionez, “kalitate bikaina du” gaineratu du, eta Udalak ekarpen ekonomikoa 6.400 eurotik 9.000 eurora igo duela nabarmendu du.
Neurri batean, Berdintasun Arloa batu nahi izan delako, “emakumeen talentua eta sormena musikaren munduan” babestuz; zehazki, maiatzaren 11ko kontzertuan, Hots Abesbatza “originalarekin”, Maria Sanchez berdintasun-zinegotziak azaldu du.
Abesbatzaren aldetik, zuzendariak (Ramón Ayerra) eta diruzainak (Mariaje Bordonabe) herritarrak animatu dituzte programatutako jardueretan parte hartzera eta interesa duten pertsonak koralarekin bat egitera, bereziki “ahots baxuak dituzten gizonak”. Izan ere, esan dute, 36 urteko ibilbidearen ondoren, Ereintzak jende berria behar duela.