Estella-Lizarrako Udalak eta Elikagaien Bankuak lehen aldiz sinatu dute hitzarmen bat hirian elikagaiak doan hornitzeko, biltegiratzeko eta banatzeko jarduera finantzatzeko. Hitzarmenak, 2024rako, 5.000 euroko ekarpena suposatzen du entitatearentzat.
Laguntza horren bidez, Elikagaien Bankuak duela urte askotatik egiten duen lana babestu nahi da, gizarte bazterketa eta pobrezia egoeran dauden pertsonei laguntzeko.
Akordioa gaur goizean sinatu dute Marta Ruiz de Alda alkateak eta Maria Soledad Villar Elikagaien Bankuaren ordezkariak.