Estella-Lizarrako Udaleko Ingurumen Arloak eta Gurutze Gorriak Ega ibaia garbitzeko beste jardunaldi bat antolatu dute datorren larunbatean, ekainaren 8an. Garbiketari ekiteko topalekua, La Hormiga eremua izanen da, 10:00etan.
Parte hartzeko, udaletxean, Gurutze Gorriaren egoitzan edo esteka honetan eman behar da izena. Gainera, garbiketaren egun berean ere eman daiteke izena (aldez aurretik izena ematea eskatzen da, parte hartzen duten pertsonek jarduera-aseguru bat izan dezaten).
Ekimenean hainbat taldek hartzen dute parte: Ega Kayak, Anfas, Amilips, Alde Zaharreko Auzo Elkartea, Lizarra auzoko Auzo Elkartea, Ordoiz, ESAIN eta Jurramendiko Mankomunitatea.
Antolatzaileek herritarrei ekimen honekin bat egiteko gonbita egiten diete. Urtean bitan egin ohi dira, ibaia garbi mantentzen laguntzeko.