Estella-Lizarra aurrera doa baso-suteen prebentzioan
Gaur egun, Estella-Lizarrako Udalak badu PAMIF bat (Basoetako Suteen Arriskuetarako Udal Jarduketa Plana), Babes Zibilak homologatua. Plan horren barruan, hainbat pr...

Estella-Lizarrako Udalak eta ADAVAN elkarteak (Amiantoaren Biktimak Babesteko eta Laguntzeko Nafarroako Elkartea) lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur eguerdian, Administraziotik elkartearen lana eta eskaerak babesteko eta ikusarazteko.

Nafarroan udal batek ADAVANekin sinatzen duen lehen hitzarmena da, eta hitzarmen hori Marta Ruiz de Alda alkateak eta Jose Bueno elkarteko presidenteak sinatu dute. Haiekin batera izan dira Isabel Vicuña, AGNI-BSHko Kaltetuen Plataformaren izenean, eta bertako hainbat kide; Juan Castilla, ADANVANeko bozeramailea; Rafael Villanueva Ingurumen zinegotzia; eta Txemi Perez de Eulate eta Blanca Regúlez, batzordearen kide diren zinegotziak.
Villanuevak gogora ekarri du gaur hitzarmena sinatzearekin amaitu den prozesua, eta gaineratu du jada partida bat prestatu zutela amiantoa kentzeko hainbat gunetan, hala nola geltokian edo San Pedron, eta aurki Canasan eginen dutela; jarduerak ere antolatu dituzte. “Kaltetuak bakarrik senti ez daitezen lagundu nahi dugu, lagunduago senti daitezen”, esan du.
Bere aldetik, Vicuñak gogorarazi du amiantoak nola eragin dien AGNI-BSHko langile askori eta inguruko jendeari (bizilagunak, arropa garbitzen zutenak…), eta gaineratu du Administrazioari eskatzen ari zaizkiola 6 hilabetean behin azterketak egin diezazkioten, “edozein momentutan gerta baitaiteke gaixotasunak jauzi egitea”.
Era berean, ikusteko moduan dagoen amiantoaren tokiko errolda bat eskatu du, eta hura kentzeko egutegi bat ezartzea, azken berrien ostean egungo BSHko langileei elkartasuna adierazi aurretik.
Bestalde, Castillak espero du Udalarekin sinatutako lehen hitzarmen hori “amiantoa den gaitz hori desagerrarazteko lantza-muturra izatea”.
Hitzarmenaren ondorioz, honako baldintza hauek ezartzen dira:
Amianto Nafarroako Biktimen Laguntzarako Elkarteak (ADAVAN) konpromiso hauek hartzen ditu:
Estella-Lizarrako Udalak konpromiso hauek hartzen ditu:
Gaur egun, Estella-Lizarrako Udalak badu PAMIF bat (Basoetako Suteen Arriskuetarako Udal Jarduketa Plana), Babes Zibilak homologatua. Plan horren barruan, hainbat pr...
' Badakizu zer jaten duzun?'Tailerraren helburua da parte-hartzaileei elikaduraren kontzientzia helaraztea, CPAEN erakundeak ziurtatutako produktu jasangarri eta ekologiko...
Interesa duten pertsonak ekainaren 30era arte joan daitezke, eta lanen enpresa esleipenduneko langileek gidatuko dituzte eta beharrezko materiala emango diete. Zinegotzi talde batek bere aletxoa jarri dio landaketari gaur arratsaldean, modu sinbolikoan