
Udalak Kirolaren Europako Eguna antolatu du larunbatean estreinakoz, 11 kirol elkarteren partaidetzarekin
Izena ematen dutenek hainbat modalitate egin ahal izanen dituzte egun osoan, aldi berean 40 herrialdetan egiten den ekitaldi batean
Estella-Lizarrako Udalak, Jarduera Fisiko eta Kirol Arloak eta Hezkuntza Arloak koordinatuta, berriz eskaini dizkie hiriko ikastetxe guztiei udal-titulartasuneko kirol-instalazioak, goizez erabil ditzaten gorputz-hezkuntzako eskoletan.
Ikastetxeekin harremanetan jarri ondoren, erabaki da Remontival ikastetxe publikoak Remontival pilotalekuko instalazioak erabiliko dituela; Lizarra Ikastolaren kasuan, berriz, Lizarrerria kiroldegia erabiliko da.
Joan den ikasturtean, Covid-19 delakoaren ondoriozko murrizketa eta mugak zirela eta, eskaintza hau egin zitzaien ikastetxeei, Udalaren kirol instalazioak erabili zituzten, 278 ordu guztira. Udalak instalazioen alokairua ordaindu zuen eta guztira 3.515 euro ordaindu zituen (BEZ barne). Kirol klubek instalazioak alokatzeagatik ordaintzen duten prezio bera da.
Izena ematen dutenek hainbat modalitate egin ahal izanen dituzte egun osoan, aldi berean 40 herrialdetan egiten den ekitaldi batean
Espainiako Itzuliaren hamabosgarren etapa datorren igandean, irailaren 10ean, izanen da Lizarran. Hiria 14.48tik 14.56ra zeharkatuko du, gutxi gorabehera, antolatzaileen k...
Ostegun honetan, irailaren 7an, eta ostiralean, irailaren 8an, Estella-Lizarrako Udaleko Kirol eta Osasun Arloak antolatzen duen Gerontogimnasia jarduerarako izen-emateak form...