2024ko irailak 6

Udalak LED teknologia eraginkorragoarekin ordezkatuko du hiriko monumentu nagusietako zortziren argiztapen apaingarria

%65 inguruko aurrezpen energetikoa eta ekonomikoa aurreikusten da, hau da, urtean 16.609 kWh gutxiago eta 6.500 euro. Jarduera 60.000 euro ingurukoa izanen da, eta Nafarroako Gobernuak ematen dituen Next Generation funtsen %90eko dirulaguntza izanen du

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak hiriko monumentu nagusietako zortziren argiztapen apaingarria ordezkatuko du laster, askoz eraginkorragoa den LED teknologiarekin. Hain zuzen ere, Santo Domingo komentuko, Kartzelako zubiko, San Migel elizako, Frai Diego kultur etxeko, Justizia Jauregiko (udaletxe zaharra), Nafarroako Errege-erreginen Jauregiko, San Pedro Ruakoa elizako eta Gaztelako Ateko argiak ordezkatuko dituzte.

Aurreikuspenen arabera, energia-aurrezpena ia % 64koa izanen da (16.609 kWh urtean), eta urtean 7,70 tona CO2 gutxiago isuriko dira. Ekonomiari dagokionez, 6.477 euro aurreztuko dituzte, 10.154 euroko gastutik 3.676ra, gutxi gorabehera. Kalkulu horiek egiteko, kontuan hartu da argiak urtean 780 orduz egonen direla martxan (batez ere jaiegunetan eta asteburuetan).

Eginen den inbertsioa 60.000 euro ingurukoa izanen da, nahiz eta Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo departamentuaren %90eko dirulaguntza izan Europako Next Generation funtsei esker. Hori guztia Donejakue Bidean sartuta dauden toki-erakundeentzako laguntza-deialdi baten barruan, turismo-monumentuetan argiztapen eraginkorragoa ezartzeko helburuarekin.

Cristina Pérez Turismo, Merkataritza eta Ostalaritzako zinegotziak oso positiboki baloratzen du esku-hartze hori, hiriko eraikin nabarmenetako batzuk argiztatzea ahalbidetuko baitu, turismoa erakartzeko beste gune bat, askoz ere modu eraginkorragoan eta energia eta ekonomia asko aurreztuz.

Une honetan proiektua idazten ari dira, lanak lizitatu aurreko urratsa.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba