Lizarrako II. Klasikoa, ‘Manolo Azconaren Oroimenezkoa’, igande honetan burutuko da, 34 talde eta 200 txirrindulari ingururekin
Gazteen mailako txirrindularitza probak Europako hainbat herrialdetako taldeak bilduko ditu

Lizarrerria kiroldegiko instalazioak hobetzeko hainbat inbertsio eginen ditu aurki Lizarrako Udalak. Guztira 101.450 euro (+ BEZa) inbertituko dira, hein batean Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (INDAF) emandako 60.000 euroko dirulaguntzari esker.
Pista, hainbat urteren ondoren, lixatu eta bernizatu eginen da, eta kirol gehiagorako marren pintaketa eginen da: saskibaloia, eskubaloia, areto futbola, badmintona eta boleibola. Baita Udalaren armarria ere erdigunean. Lanak Talleres Palautordera enpresari esleitu zaizkio, 37.954 euroren truke (+ BEZa).
Lan horiek direla eta, bi aste atzeratuko da gerontogimnasia jardueraren hasiera, urriaren 14ra arte, jarduera pabiloiko pistan egiten baita. Konpentsazio gisa, bi aste geroago amaituko da, udaberrian.
LAN GEHIAGO
Horrekin batera, barandetan hobekuntza integrala eginen da, araudira egokitzeko eta erabiltzaileen segurtasunagatik eskalagarriak ez izateko, batez ere txikienentzat. 356 metro linealetan esku hartuko dute, Talleres Murietak eginen dtitu (35.422 euro gehi BEZa).
Amaitzeko, gimnasio eta igerileku inguruko teilatuko ur zorrotenak egokituko dituzte, 17.100 euroren truke (+ BEZa) (Aguirregoicoa Ona). Eta teilatuan bizi lerro bat ere jarriko dute, lanak egin ahal izateko. Azken lan hori Sima Vertical enpresak eginen du (10.974 euro gehi BEZa).
Gazteen mailako txirrindularitza probak Europako hainbat herrialdetako taldeak bilduko ditu
Izena aurrez aurre eman ahal izanen da, baita webgunearen bidez ere, maiatzaren 1etik 17ra
Punta-puntako bikerrak bilduko ditu hiriak BTT Navarra Klubak antolatutako nazioarteko UCI C1 proban