2026ko martxoak 3

Udalak ekintza bandalikoek kaltetutako hogei bat paperontzi ordezkatuko ditu, eta gizalegearen aldeko deia egin du

Datozen egunetan, Udalak hogei bat paperontzi aldatuko ditu, azken asteetan ekintza bandalikoak izan baitituzte hiriko hainbat puntutan.

Paperontzi batzuk apurtuta agertu dira, beste batzuk ohiko tokitik atera dituzte, eta horietako batzuk lapurtu egin dituztela ere erregistratu da. Zehazki, hainbat gunetan izan dira kalteak: lau paperontzi La  Merced auzoan, hiru Puyko Ikastetxearen inguruan, beste hiru Rua kalearen ondoko aparkalekuan, bi Puyko Basilikaren inguruan eta gainerakoak Allinibar eta Izarra kaleetan, Zezenen kalexkan, Foruen plazan, Arieta eta Curtidores aparkalekuan.

Udalak dagoeneko izapidetu du horiek guztiak birjartzeko eskaera, ahalik eta azkarren ordeztu ahal izateko eta, horrela, espazio publiko horiek normaltasunera itzultzeko.

Udalak sentitzen ditu gizalegearen kontrako ekintza horiek, Udalaren diru-kutxari kalte ekonomikoa eragiten diotelako eta hiriaren irudi eta garbitasunari eragiten dietelako. Hori dela eta, arduraz eta gizalegez jokatzeko deia egiten zaie herritarrei, eta gogorarazten zaie hiri-altzariak zaintzea guztion ongizateari laguntzen dion zeregin partekatua dela.

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba