2021eko martxoak 11

Udalak seinalatzen ditu Los Llanos Kulturaguneko sarbideak eta gelak

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko Kultura Arloak informazio-panelak jarri ditu duela gutxi, euskaraz eta gaztelaniaz, Los Llanos Kulturaguneko sarrerak eta gelak seinalatzeko, instalazioen proiektu orokorraren barruan eta proiektua bera nabarmentzeko.

Panel handienak inguruko mapak ditu, sarrerak zehaztuz eta gelak kokatuz: auditorioa, Los Llanos zinemak eta kafetegia alde batetik (1. sarbidea), eta bestetik (2. sarbidea), Musika Eskola, Alfonso Ugarte erabilera anitzeko aretoa, Almudiko ikasgelak eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Zentroa. Los Llanos Kulturaguneko lorategien kokalekua ere seinalatuta dago. Halaber, beste panel txikiagoak jarri dira sarbide bakoitzean.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba