Bi aste barru hasiko dira Estella-Lizarrako festak, pertsona guztientzako jaiak, askeak, inklusiboak, diskriminaziorik gabeak eta eraso sexistarik gabekoak. Aurten, aurrekoetan bezala, Lizarrako Udalak bat egin du INAI/NABIk abiatutako kanpainarekin, harremanetan tratu ona ematearen aldeko kanpainarekin: ‘Estella-Lizarran… Gozatu, partekatu eta errespetatu’. Hiriko markesinetan ikus daitekeen irudia.
Era berean, Berdintasun Arloak prebentzio-kanpaina bati ekin dio, 49 tabernatan zehar, eraso sexista baten aurrean nola jokatu azaltzeko eta hainbat material emateko, esaterako, jarduteko gidak, kartelak eta esku gorri eta morea duten pinak. Eduki ez-sexista duten abestiak jartzera ere animatu dituzte tabernariak, eta 300 abestiko zerrenda jarri dute haien esku https://open.spotify.com/intl-es/track/2CUWPX9SoSNFwksZ9VsKVU. Ekintza bera eginen dute gazteen txabisketan uztailaren 29an.
TOKIKO KOORDINAZIO-PROTOKOLOAREN BILERA
Bestalde, herenegun, uztailak 17, Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko Tokiko I. Koordinazio Protokoloa koordinatzeko bilera egin zen. Bertan, emakumeen aurkako indarkeria kasuetan esku hartzen duten baliabide guztiek parte hartu zuten (Osasun Zentroa, Larrialdiak, EAIV, poliziak…).
Era berean, uztailaren 31n, 19:30ean, San Martin plazan, pregoi antzeztua eta festen aurreko kontzertu feminista izanen dira, Mugimendu Feministak eta Emakumeen Mugimenduak antolatuta. Horrela, honakoa aldarrikatu nahi dugu: “kaleetan, plazetan, tabernetan, peñetan eta txosnetan dantza egin nahi dugu, aske eta seguru. Gureak ere badirelako!”.
Beste urte batez, Koroatzearen eta Foruen plazek esku gorri erraldoiak izanen dituzte jai guztietan, erasoen aurka. Eta abuztuaren 2an, 3an eta 4an, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Koroatze Plazan Informazio Gunea jarriko dute eraso sexisten aurrean.
Bertan informazioa lortu ahal izanen da, eraso sexisten aurrean poltsikoko gida eskuragarri egonen da, beste baliabide batzuk, eta baita Udalak herritarren eskura jartzen duen merchandisinga ere: esku gorria eta erasoen aurrean gaitzespen morea duten pin-ak, “No agresiones sexistas!, Eraso sexistarik ez!” mezua daramaten abaniko moreak, festa hauetan pertsonen artean airea ibil dadin, eta baita jai inklusibo batzuetarako beste material batzuk ere, esaterako, LGTBI+ eskumuturrekoak.
JAI ASKE, INKLUSIBO, EZ DISKRIMINATZAILE ETA ERASO SEXISTARIK GABEKOEN ALDE. JAI ZORIONTSUAK!