2020eko apirilak 11

Udalak aldi baterako murriztu du argiztapen monumentalaren ordutegia

Bi ordu goizago itzaliko da, 22:30ean, egungo egoera kontuan hartuta eta gastua arrazionalizatzeko neurri gisa

Estella-Lizarrako Udalak erabaki du aldi baterako murriztea hiriko monumentu nagusien argiztapena pizteko ordutegia. Honela, gaur egungo egoera kontuan hartu du, karriketan ez baitago ez jarduerarik ezta turistarik ere.

Joan den larunbatetik, apirilaren 3tik, eta egoera aldatu arte, argiztapena 22:30ean etengo da, 00:30ean beharrean, orain arte egiten zen bezala. Hala ere, hainbat orduz piztuko da, hain zuzen ere ilunabarra eta 22:30 bitarte Lizarrako herritarrek ere bere leihoetatik eta balkoietatik argiztatutako ondareaz goza dezaten.

Egungo egoera dela eta gastua arrazionalizatu beharra dago, baina, hori bai, ordutegia berriro luzatuko da normaltasuna hirira itzultzen denean. Edozein kasutan, eta ohi bezala, argiztapena asteburuetara mugatuko da, data berezietan salbu, Aste Santuko egunotan bezala, orduan egun gehiago izaten baitira.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba