
200 ikaslek baino gehiagok bat egin dute Estella-Lizarrako Udalak antolatutako Zuhaitz Egunarekin
Arratsaldean, landare bizikorrak landatuko dira Koroatze plazan, eta bihar, ostirala, ibilaldi mitologikoa eginen da Los Llanos parkean
Marta Ruiz de Alda Estella-Lizarrako alkateak jaso du, eguerdian, Madrilgo Círculo de Bellas Artes egoitzanen, Hiri Osasungarrien Espainiako Sareak Udalari eman dion akzesita, Bizikletentzako Bidezidorra-Pasealeku Naturala proiektuarengatik. Zehazki, Sarearen IV. Kalitate Sarien barruan dago sari hori.
Ega hiriak Hiri Garapen Osasungarri eta Jasangarria Sustatzeko saria jaso du, 20.000 biztanletik beherako herrientzako ematen dena.
Sari hauen helburua da toki entitateek toki osasunaren arloan egindako jarduketa nabarmenak saritu eta ezagutaraztea.
Bizikletentzako bidezidorrak Estella-Lizarra eta Villatuerta lotzen ditu eta 7,3 kilometroko ibilbidea ditu guztira. Aldi berean, Estella-Lizarra tartean, La Merced eta Candelitera pasabideen artean, Udalak pasealeku natural bat prestatu zuen, lehendik zegoen berezko landarediaren aprobetxamendua eta egokitzapena (adibidez, ibaiertzeko zuhaiztia) eta eremu horretarako egokiak diren zuhaixkak eta zuhaitzak landatzea konbinatzen dituena.
Arratsaldean, landare bizikorrak landatuko dira Koroatze plazan, eta bihar, ostirala, ibilaldi mitologikoa eginen da Los Llanos parkean
Kalkulatzen da urteko ekoizpena 126.000 kWh ingurukoa izanen dela, erdia pabiloiaren beraren faktura murrizteko eta beste erdia Energia Komunitatea osatzen dutenen artean banatzeko, Estella-Lizarran sortzen den lehena
Hesiz bereizitako bi gune egonen dira, baita hareazko guneak ere, animaliek kaka egin dezaten, eta iturri bat gizaki eta txakurrentzat