
200 ikaslek baino gehiagok bat egin dute Estella-Lizarrako Udalak antolatutako Zuhaitz Egunarekin
Arratsaldean, landare bizikorrak landatuko dira Koroatze plazan, eta bihar, ostirala, ibilaldi mitologikoa eginen da Los Llanos parkean
Estella-Lizarrako Udalak aste honetan hasi du Curtinova fabrika zaharrean agertu ziren hondakinak zirela eta, duela urtebete Curtidores zelaian ireki zen zuloa betetzen.
Bere garaian, leku horretako lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea ikuskatzeko txostena eskatu zen. Txosten hori ASPEMek egin zuen, eta Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko Hondakinen Atalera bidali zen.
Txosten hori ikusita, zelaiaren egoera bateragarria da aurkikuntzaren unean zuen erabilera-tipologiarekin, eta earabilera hori bera izaten jarraituko du; beraz, erregaia eta galdarak ezabatzeko sortutako zuloa estali da.
Betetzeko lana egiteko, 1.400 m3 material inguru erabili dira, udalarenak berarenak, eta, gero, ingurua nibelatu eta prest utzi da aste batzuen buruan bertan kokatu nahi izan zen haur-parkea jartzeko.
Arratsaldean, landare bizikorrak landatuko dira Koroatze plazan, eta bihar, ostirala, ibilaldi mitologikoa eginen da Los Llanos parkean
Kalkulatzen da urteko ekoizpena 126.000 kWh ingurukoa izanen dela, erdia pabiloiaren beraren faktura murrizteko eta beste erdia Energia Komunitatea osatzen dutenen artean banatzeko, Estella-Lizarran sortzen den lehena
Hesiz bereizitako bi gune egonen dira, baita hareazko guneak ere, animaliek kaka egin dezaten, eta iturri bat gizaki eta txakurrentzat