Lan eskaintza bikoitza Gedemelsa udal sozietate publikoarentzat
Gedemelsa udal sozietate publikoak bi lan eskaintza kaleratu ditu: bata zuzendari kudeatzaile posturako eta bestea administrari laguntzaile posturako.Informazio guztia est...
Estella-Lizarrako Udalak, egun hauetan Valentziara joandako Babes Zibileko agenteekin eta Nafarroako beste polizia batzuekin harremanetan jarri ondoren, material bilketa bat antolatzea erabaki du, gaur egun helarazi zaizkion beharrak kontuan hartuta.
Hori dela eta, bihartik azaroaren 11ra arte Musika Eskolako areto nagusia (Alfonso Ugarte aretoa) egokituko da, bertan material guztia jaso ahal izateko. Ibilgailuekin sartu ahal izanen da bertara, deskargak errazteko.
Areto nagusia zabalik egonen da azaroaren 7, 8, 9, 10 eta 11n, ostegunetik astelehenera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Material hau eskatu da:
Era berean, biharko osoko bilkuran (osteguna) 18.000 euroko aurrekontu-partida bat onartzea proposatu dute, hainbat gasturi aurre egiteko: materiala erostea, joan-etorriak eta aurreikusitako beharrak arintzeko behar den guztia.
ZORTZI AGENTE AKTIBATUTA
Bestalde, Lizarrako zortzi udaltzain Valentziako Generalitatearen esanetara jarri dira zonaldean herritarren segurtasun lanak egiteko. Nafarroako Udaltzaingoen koordinatzailearen bitartez eta Generalitateak eskatuta, lur orotako ibilgailuak eta langileak bidaltzeko eskaera iritsi da.
Aktibatuta dauden zortzi agente hauek 12 orduko txandetan Herritarren Segurtasuna indartzeko boluntario gisa parte hartuko lukete, izan ere, harrapaketa, ebasketa, etxebizitzetako lapurretak eta beste hainbat arazoren berri ematen ari dira. Lur orotako bi ibilgailu utzita joanen dira.
Era berean, beharrezkotzat jotzen bada, Udalaren ibilgailuak gehituko dituzte, koordinazio-zentrotik eskatzen zaien eta beharren arabera egunero gaukotzen den materialarekin. Haiek izanen dira egun hauetan Musika Eskolan bilduko den material guztia garraiatzeko ardura izanen dutenak.
Gedemelsa udal sozietate publikoak bi lan eskaintza kaleratu ditu: bata zuzendari kudeatzaile posturako eta bestea administrari laguntzaile posturako.Informazio guztia est...
Udalak telefonia finkoko, mugikorreko eta Interneteko konexioko sistema berritu du berriki bere departamentuetan. 64.000 euro baino gehiago aurreztu ditu 2027ra arte, eta, pix...
Estella-Lizarrako Udaltzaingoko zortzi agentek osatutako talde bat Valentziara abiatu da gaur goizean, 9:30ean, berriki gertatutako euriteek gehien kaltetu dituen guneetako be...