Jose Antonio Basaloren ‘Creatigrafias’ ikusgai Kultur Etxean
Jose Antonio Basalok ‘Creatigrafías’ lana aurkeztuko du bihartik otsailaren 22ra Frai Diego Kultur Etxeko erakusketa aretoan.Ordutegia: asteartetik ostiralera 18:...
Estella-Lizarrako Udaleko Kultura Departamentuak hainbat ekitaldi antolatu ditu aste honetarako, apirilaren 14an, Kultura eta Memoria Zikloaren barruan. Ekitaldi horiek asteazkenean hasi eta larunbatean amaituko dira, apirilaren 17an.
Asteazkenean, apirilak 14, 20:00etan, Los Llanos Kulturagunean ‘Florecica’ dokumentala proiektatuko da. Josefina Lambertoren bizitza kontatzen duena, Maravillas Lambertoren ahizpa eta memoria historikoa berreskuratzeko ekintzailea. Sarreraren prezioa 3 eurokoa da.
Ostegunean, apirilak 15, Kulturagunean ere, La Nave Producciones taldeak ‘El crimen fue en Granada’ lana aurkeztuko du, Marta Juánizek zuzenduta. La Navek Machado, Alberti edo Hernándezen garaiko poema hungigarrienetako batzuk bildu ditu, eta haiekin “ikuskizun hunkigarria eta zirraragarria, non ikus-entzunezkoak, musikak, poesiak eta eszenografiak elkar ulertzen lagundu nahi diguten, ez dezagun ahaztu. Berriro gerta ez dadin”. Sarrerak, 5 euro.
JARDUERA GEHIAGO
Ostiralean, apirilak 16, Frai Diego Kultur Etxera joanen da zikloa. Doako jarduera bat izanen da, eta, besteak beste, Gernica animazio-film laburraren emanaldia. Ángel Sandimasek Mikel Laboaren musikarekin uztartuko ditu historia eta sentsibilitate piktorikoa. Sandimasek, José Luis Zumetaren pinturetan inspiratuta, film laburra egin zuen eta hitzaldia emanen du, ‘Mihisetik pantailara’ izenburupean. 20:00etan hasiko da, sarrera librearekin eta plaza mugatuekin. Aipatzekoa da Angel Sandimasek egin zuela Karlismoaren Museoaren urteurrenaren oroitzapenezko bideo-emanaldia, Ega ibaian uda amaieran proiektatu zena.
Amaitzeko, larunbatean, apirilak 17, Kulturagunean, ‘Flamenkoa eta literatura: Federico García Lorca Lizarran´ ikuskizuna ikusi ahal izanen da, Joseba Eceolazaren ‘Tras la pista de Federico García Lorca’ liburutik sortua. 20:00etan izanen da (sarrera: 5 euro), Ángel Ocray kantariarekin, El Piti gitarrarekin, Alicia Cancelen dantzaldiarekin eta Ángela Irañetarekin zeharkako flautarekin.
Sarrerak Los Llanos Kulturaguneko kafetegian, totemetan edo Interneten eros daitezke, webgune honetan: https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/
Jose Antonio Basalok ‘Creatigrafías’ lana aurkeztuko du bihartik otsailaren 22ra Frai Diego Kultur Etxeko erakusketa aretoan.Ordutegia: asteartetik ostiralera 18:...
Gustavo de Maeztu Museoak bigarren marrazketa tailerra antolatu du, teorikoa eta praktikoa, “Paperetik grabatura. Marrazketa eta grafiko soziala» Iñaki Rifaterrak eman...
Gaur goizean banatu dira Frai Diego Kultur Etxean 2024ko Gabonetako Marrazkien Eskola Lehia...