2020eko abenduak 16

Udalak Zaldu Park eskaintzen die ikastetxeei kirola egiteko

Gazteria Arloak koltxonetak eta moteltzeko beste elementu batzuk erosi ditu Parkourean erabiltzeko

Estella-Lizarrako Udalak, Hezkuntza eta Gazteria arloetatik, eskaintza bat egin nahi die hiriko ikastetxeei, interesa badute, Las Trece Rosas plazako Zaldu Parkeko instalazioak erabil ditzaten Gorputz Hezkuntzako orduetan. Oraingoz, interesatuta daude Lizarraldea BHI eta Lizarra Ikastola.

Era berean, azken egunotan Gazteria Arloak koltxonetak eta indargetzeko hainbat material erosi ditu, Parkourra seguruago egiteko. Zehazki, hauek dira: 2 metro bider 1 metro egiten duten lau koltxoneta, 5 zentimetroko lodiera dutenak, eta 3 x 2 neurriko eta 20 zentimetroko lodierako quitamiedos bat, eta indargetzeko beste elementu batzuk. Horrek guztiak 984 euroko kostua du. Materiala giltzapean gordetzen da instalazioko etxolan, eta Parkour Lizarra elkarteak kudeatzen du. Instalazio hori, gainera, ziurtatu egin da.

Bestalde, hainbat ekintza bandalikoren ondorioz instalazioak jasan zituen kalteak konpondu dira, kalte horien egileek ordainduko dute, 586 euroko kostuarekin.

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba