Estella-Lizarrako Udalak txosten tekniko bat eskatu du usoen presentzia aztertzeko eta kontrol neurriak planifikatzeko
Ikerketak hainbat gune arazotsu aurkitu ditu, eta horietan jarduteko premia dago, batez ere Alde Zaharrean

Estella-Lizarrako Udalak ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune jarri berri ditu geltokiaren lur gaineko aparkalekuan, eta, horrela, gehienez lau ibilgailuk erabili ahal izanen dituzte aldi berean. Lau plazak birkargatzeko bakarrik dira, ez aparkaleku iraunkorrerako, eta horien erabilera ordenantza baten bidez arautzen da. Ordenantza hori behin betiko onartu zen azken osoko bilkuran. Kargagailuak datozen asteetan martxan jartzea aurreikusten da.
Ordenantza horretan, kargagailu erdi-azkar horien prezioa ezartzen da: 0,30 euro kWh, BEZa barne. Urtero eguneratuko da prezioa. Hori bai, zerga helbidea hirian duten ibilgailuentzat %20ko hobaria egonen da, aldez aurretik eskatu eta baimena emanez gero.
APLIKAZIO BATEKIN ERABILTZEA
Erabili ahal izateko, ‘Navarra te carga’ aplikazioa deskargatu behar da. Androiderako eta iOSerako erabilgarri dago, eta Foru Gobernuak 2022an jarri zuen martxan, tokiko administrazioek kudeatutako puntu elektrikoetarako.
Etecnic Movilidad Eléctrica enpresak egin ditu lanak, eta karga-puntuen kudeaketaz eta mantentze-lanez ere arduratuko da.
Gainera, jarduera aprobetxatuko da oinezkoentzako pasabide bat egiteko, behar bezala seinaleztatuta, aparkalekura eskaileren bidez sartzeko, eta horretarako espazioa libre utziko da.
29.655 euroko inbertsioa egin da (BEZa barne), 8.031 euro, MOVE III mugikortasun iraunkorreko programaren bidez finantzatuta. Programa hori Nafarroako Gobernuak kudeatzen du, Europako NEXTGENERATIONEU funtsekin.
Duela hilabete batzuetatik, Udalak bere ibilgailuak kargatzeko beste bi gune ditu udaletxearen kanpoaldean eta Tailer Eskolan.
Ikerketak hainbat gune arazotsu aurkitu ditu, eta horietan jarduteko premia dago, batez ere Alde Zaharrean
Gaur, asteazkena, hasiko da Blanca Cañas kalean Ingurumen Arloak eta Udaleko Zerbitzu Arloak elkarrekin eginen duten esku-hartzea, Arieta auzoko espazio publikoa hobetzeko. ...
Hirian 2.931 zuhaitz daude espazio publikoetan eta guztira 125 espezie ezberdin