2026ko uztailak 29

Udalak aparkalekuak prestatuko ditu bihartik aurrera eta mugikortasun neurriak hartuko ditu herriko festak direla eta

Lizarrako festak direla-eta, ostiral honetatik, uztailaren 31tik, abuztuaren 6ra bitarte, Udalak mugikortasun dispositibo berezi bat prestatu du, aparkatzea errazteko eta festetako ekitaldien garapen egokia bermatzeko.

Lizarra Ikastolaren laguntzari esker, jolastokia, uztailaren 30eko goizeko 8:00etatik abuztuaren 7ko 14:00ak arte egonen da erabilgarri.

Era berean, Remontival Ikastetxe Publikoko aparkalekua erabilgarri egonen da aldi horretan bertan, jaiez gozatzera hurbiltzen direnei aparkatzea errazteko.

Ostiraletik eta festak amaitu arte, Sortzez Garbiaren pasealekua itxita egonen da trafikoarentzat, herritarren segurtasuna bermatzeko eta programatutako ekitaldiak errazago garatzeko.

Gainera, bihar, egunean zehar, Sortzez Garbiaren pasealekuko orubea itxiko da, jaietako saltoki ibiltariak muntatu ahal izateko.

Udaltzaingoak gomendatu du, hiriguneko aparkalekuak beteta badaude, San Pol, Zumalakarregi eta Zaldu Berria kaleetan egokitutako aparkatzeko poltsak erabiltzea, egun horietan mugikortasuna errazteko eta zirkulazio-pilaketa murrizteko.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Jaietako Bandoak

BANDO AVISOS - CALLEJON PLAZA DE TOROS - SEFYCU 360272 BANDO ESPECTÁCULOS TAURINOS - SEFYCU 360273 BANDO FIESTAS PATRONALES 2026 - SEFYCU 360274 BANDO PIROTECNIA...

Volver arriba