Lana eta familia bateratzeko zerbitzua: 18-36 bitarteko haurrak
Inscrip servicio conciliacion (2023) eusk
Estella-Lizarrako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua gero eta ahalegin gehiago egiten ari da herritarren premiei erantzuteko gaur egun alarma-egoerak sorturiko zailtasunen aitzinean, Covid-19a dela eta. Nabarmentzekoa da ahalegin berezia egiten ari den jarduera bat, hau da, hirian erroldaturik dauden 70 urtetik goitiko bizilagun guztiekin telefonoaren bidez harremanetan jartzea horien beharrak ezagutzeko.
Orain arte, eta hainbat udal arloetako langileen laguntzarekin, adin hori gainditzen duten 2.400 lagunetik 1.500en etxeetara deitu ahal izan dugu. Halaber, pertsona horietako batzuentzat elikagaien eta medikamentuen erosketa eta etxera eramatea indartu egin da.
Hauxe da martxoaren hasieratik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako pertsonal teknikoa egiten ari den ekintzetako bat, osasun-krisialdi honek sortu ahal zituen hainbat egoerei aurrea hartuz. Egoera honetan nabarmentzekoa da Larrialdi Laguntzen Udal programa, diru-laguntza horien xedea da oinarrizko beharrak estaltzeko zailtasunak dituzten familia unitateak laguntzea.
Aldi berean, teknikariek izapide eta prestakuntza guztiak jarraitzen dituzte kudeatzen, hainbat kasutan era presentzialean, eta beste batzuetan, berriz, era telematikoan.
SAD (etxez etxeko laguntza Zerbitzua) eta Eskola-Laguntza programa
Bestalde, SAD-ek (Etxez etxeko laguntza Zerbitzua) arreta presentziala mantendu du %75eko kasuetan gutxi gorabehera, gainerakoetan jarraipen telefoniko zorrotza egin du. Zaurgarritasun edo/eta bazterketa kasu berriak antzeman dira. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak nabarmentzeko zenbait urrats eman ditu, esaterako: etengabeko koordinazioa Osasun Etxeko langileekin eta sarean dauden gainerako baliabideekin, edo arestian aipatutako 70 urtetik goitikoei egindako deiak.
Baita, ikastetxeekin elkarlan zorrotzean, Udal Eskola-Laguntza programa ere berregituratu egin da, ikastetxeek egoera honetan sortu dituzten dinamikei heltzeko mugak dituzten familiekin lan egin ahal izateko. Lehen informatu zen bezala, lana telefonoaren bidez egiten ari da eta etxeetara bisitak eginez.
Horiek horrela, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak urte osoan barna egiten dituen lanak areagotu egin dira oraingo egoeran eta hainbat kasuetan aldatu egin dira gaurko egoerara egokitzeko. Hortaz, koordinatzen segitzen da eta herritarrei etengabe laguntza ematen zaie telefono honetan 948 548223 eta posta elektronikoan: servicio.social@estella-lizarra.com
Inscrip servicio conciliacion (2023) eusk
Ordoiz Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroak, Nafarroako Gobernuarekin hitzartuta, Estella-Lizarrako Udalarekin lankidetzan, ‘Envolviendo ilusiones’ ekimenaren lehen edi...
Guztira, 12 bat lagunek hartuko dute parte, eta hainbat kirol eginen dituzte kiroldegian. Horrez gain, elikadurari buruzko hitzaldia emanen da, Osasun Zentroarekin elkarlanean