XXX. ‘Maria de Maeztu Saria’ Narratiba Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
La Asamblea de Mujeres de Estella-Lizarra, con la colaboración del Área de Igualdad del Ayuntamiento, ha convocado el XXX Certamen de Narrativa ‘Premio María de Maezt...
Estella-Lizarrako Udaleko eta Teder elkarteko Berdintasun Arloek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero Ikasketen eta Feministen Katedrarekin elkarlanean, Estellerriko Feminismoen I. Eskola aurkeztu dute gaur goizean Frai Diego Kultur Etxean.
Prestakuntza-programa publikoa, doakoa eta egiaztatua da, 25 ordukoa, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrerako tresnak ematea du helburu, bai eta komunitatean aldaketa-eragileak ugaritzea sustatzea ere.
Izen-emateak otsailaren 17ko goizeko 7.00etatik otsailaren 19ko 23.59etara irekiko dira on-line bakarrik, Udalaren zein Tederren web orrietan. 27 plaza baino ez daude, 15 modu presentzialean Ega hirian bizi direnentzat eta beste 12 on-line Merindadeko beste udalerri batzuetan bizi direnentzat. Beharrezkoa da 16 urte beteta izatea.
Eskolak Lizarraldea BHIn izanen dira martxoaren 11tik maiatzaren 20ra, astearteetan, 17:00etatik 19:00etara. Aprobetxamenduaren azken ziurtagiria lortzeko gutxienez % 80ko bertaratzea beharko da.
ESKOLAREN HELBURUAK
Feminismoen Eskola, gaur goizean aurkezpenean azaldu dutenez, genero desberdintasunei errotik heltzeko helburuarekin jaio da, ikuspegi feminista duen hiri eta landa garapena sustatuz. “Gure helburua da pertsonei tresnak ematea, bizitzako esparru guztietan benetako berdintasun eraginkorra sustatzeko eta beren komunitateetan aldaketarako eragile izateko”, azaldu du Ixaxi Perez Fernandez Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun teknikariak.
Genero, berdintasun eta emakume ikasketetan adituak diren irakasleak izango dira programan, eta hainbat gai jorratuko dituzte: pentsamendu feminista, patriarkatuaren jatorria, feminismoaren historia, emakumeen ordezkaritza gizartean, genero sozializazioa, genero eta sexu indarkeria, pornografia, berdintasun politikak, emakumeen egoera landa eremuan eta epistemologia feminista. “Herritarrak zorrotz trebatu behar ditugu, arrakala horiek iraunarazten dituzten arrazoi historiko eta estrukturalak ulertzeko”, gaineratu du Aurora Sanz Dieguez Teder Lizarraldea elkarteko Berdintasun teknikariak.
Ekimen hau, bat etorri dira, aukera paregabea da Estellerrian berdintasunaren eta eraldaketa sozial feministaren aldeko apustua sendotzeko.
La Asamblea de Mujeres de Estella-Lizarra, con la colaboración del Área de Igualdad del Ayuntamiento, ha convocado el XXX Certamen de Narrativa ‘Premio María de Maezt...
Aurten ere bat egiten du tokiko erakundeen Berdintasun tekniken kanpainarekin, oraingoan ‘Feminismoari esker… gaur izan, egon, esan eta erabaki dezakegu’ lelopean
Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloak Aste Santuko Ludotekaren edizio berri bat jarri du martxan. Apirilaren 7, 8, 9 eta 10ean eginen da, eskolako oporraldiarekin b...