2025eko azaroak 12

Estella-Lizarrako Udalak eta San Jeronimo Fundazioak akordioa lortu dute Jubilatuen Elkarteko lokalak erosteko

Udalak Arieta kaleko higiezina erosiko du, adinekoen elkartearen jardueren jarraipena bermatzeko, 556.546 euroren truke

Foto noticia

Lizarrako Udalak eta San Jeronimo Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez Udalak erosiko baititu entitateak Arieta kalean dituen lokalak, orain Jubilatuen, Pentsiodunen eta Alargunen Ega Klubak erabiltzen duena, eta beste eranskin bat. Erosketa horren helburua da ziurtatzea elkarteak bere jarduerak espazio berean egiten jarraitu ahal izanen duela, eta, hala, hiriko adineko pertsona ugariren topaleku eta sozializatzeko izaten jarraituko duela.

Udalak eskatuta, eraikinaren tasazioak 556.546 euroko balioa eman zien lokalei, eta hori izanen da bi lokalen 769 metro karratuen salmenta prezioa.

Gaur goizean, Marta Ruiz de Alda alkateak eta David Cabrero Fundazioko zuzendariak akordio hori publiko egin dute, udaletxean egindako agerraldi batean. Bi aldeek nabarmendu dute Planaren izaera soziala, hainbat hilabeteko elkarrizketaren eta lankidetzaren emaitza. “Argi utzi nahi dugu San Jeronimok ez duela etekinik bilatzen. Eragiketa honen fondoak %100ean inbertituko dira adineko pertsonen arreta hobetzeko”, gehitu du David Cabrerok, eraikin berri bat barne, eta horretarako dagoeneko lanean daude.

Alkatea “pozik” agertu da “negoziazio prozesu luze eta konplexu baten ondoren” akordioa lortu dutelako. Marta Ruiz de Aldak azpimarratu duenez, “Udalarentzat eta Fundazioarentzat ez ezik, Erretiratuen Elkartearentzat ere urrats garrantzitsua da akordioa, gure hiriko adineko pertsona guztiek erabiltzeko eta gozatzeko egoitza bat izanen baitute”.

“Oso pozik nago aldeen arteko elkarrizketari, lankidetzari eta elkar ulertzeko borondateari esker guztiontzat onuragarria den irtenbide batera iritsi ahal izan garelako, Udalak eta Fundazioak gure hiriaren ongizatearekin eta garapenarekin duten konpromiso komuna indartuz”.

Gaur goizean bertan helarazi diote elkarteari salerosketa akordioaren berria, eta pozik hartu dute, urte batzuk ziurgabetasunean eman ondoren. Orain, Udalak lagapen-hitzarmena idaztea falta da.

 

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba