2025eko azaroak 26

Estella-Lizarrako Udalak herriko dendetan deskontu bonuen kanpaina martxan jarriko du berriz ere abenduan

Merkatarien Elkarteko kide ez diren establezimenduek, kanpainarekin bat egin nahi badute, posta elektronikoz eman behar dute izena, abenduaren 4a baino lehen

Lizarrako Udalak hiriko saltokietan erosketak egiteko deskontu bonuen ohiko kanpaina abiaraziko du abenduan, 67.000 euro inguruko zenbatekoarekin. Deskontuak berriz ere %20koak izanen dira, 335.000 euroko erosketak ahalbidetuz.

Merkatarien Elkartearekin bat egiten ez duten establezimenduek banaka eman behar dute izena, abenduaren 4ko 14:00ak baino lehen. Mezu elektroniko bat bidali behar dute webestella@estella-lizarra.com helbidera, udal webgunean igotako fitxa betez, haren logoa eta establezimenduaren irudi bat erantsita, bonuen plataforma digitalean eskegitzeko.

FITXA: https://www.estella-lizarra.com/wp-content/uploads/2025/11/FICHA-PARA-NO-ASOCIADOS-25.pdf

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba