Estella-Lizarrako Ibilgailuen Karrozeria eta Igeltserotza Tailer Eskoletan izena emateko epea zabalik dago
Interesa dutenek dagoeneko aurkez dezakete eskaera, Lizarrako Udalak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansarek bultzatutako bi prestakuntza eta enplegu programetan parte hartzeko. Prestakuntza urriaren 15ean hasiko da, eta guztira 30 plaza eskaintzen dira langabezian dauden 30 urtetik beheitikoentzat

Estella-Lizarrako Udalak laguntza deialdi bat onartu berri du datorren udan hizkuntza desberdinetako kanpalekuetara joaten diren haurrentzat. Deialdi bat dago, gehienez 2.000 eurokoa, euskarazko kanpalekuetarako (D ereduko ikasleak), eta beste bat 2.000 eurora artekoa, beste hizkuntza batzuetako kanpalekuetarako.