2024ko ekainak 5

Estella-Lizarrako Udalak diruz lagunduko ditu aurten beste hizkuntzatan egiten diren udako kanpaldiak, euskaraz egiten direnez gain

Beste deialdi berri bat sortu da, euskarazko kanpaldiak laguntzeko atera ohi denaren antzekoa eta zenbateko berdinarekin, 2.000 euro

Estella-Lizarrako Udalak aurtengo nobedade gisa, udako kanpaldietara hizkuntza ezberdinetan joaten diren haurrentzako laguntzen deialdia prestatu du, euskarazko udalekuetara aspalditik egiten den antzera (D Ereduko ikasleak).

Bi deialdiek gehienez ere 2.000 euroko hornidura ekonomikoa izanen dute bakoitzeko eta eskatzaile bakoitzak gehienez ere 125 euro jaso ahalko du edo gastatuko kopuru osoaren %40a, gehienez ere.

Laguntzak jasotzeko eskaerak irailean aurkeztuko dira beharrezko dokumentazio guztiarekin batera. Oinarriak dagoeneko onartu egin dira.

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba