Elkarretaratze instituzionala udaletxean, Azaroaren 25a dela eta
Gaur eguerdiko 12etan elkarretaratzea egin da udaletxearen atarian, aurten ere azaroaren 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira. Ordoiz Zentr...

Aurten ere, Estella-Lizarrako Udalak bat egiten du martxoaren 8arekin, Emakumearen Nazioarteko Eguna, ospatzeko programazioarekin, genero berdintasunaren aldeko borroka ikusarazi nahi duena. Oraingo honetan, kanpainak azpimarratu nahi du berdintasunak oraindik ere justizia sozialeko kontua izaten jarraitzen duela.
Berdintasun formala legeetan eta araudietan onartuta egon arren, errealitateak erakusten du emakumeek eguneroko bizitzan oztopo esanguratsuak izaten jarraitzen dutela. Euren gain hartzen duten lanaldi bikoitza eta hirukoitza, baita soldata arrakala eta lidergo postuetan ordezkaritzarik ez izatea ere, gainditu beharreko erronkak dira oraindik.
Estatistiken arabera, Nafarroan emakumeek gizonek baino %20 gutxiago irabazten dute eta lidergoan %36 baino ez dira. Gainera, 2020an lanaldi partzialeko enpleguen %80 baino gehiago emakumeek betetzen zituzten, eta familiarekiko betebeharrek lanaldia baldintzatzen dutela diotenen %87 ere emakumeak dira.
Hori dela eta, aurten, Lizarrako M-8ko programazio bereziak emakumeak hainbat gunetan ikusarazi nahi ditu, kultura eta hausnarketarako jarduera batzuen bidez. Hona hemen egitaraua:
Gaur eguerdiko 12etan elkarretaratzea egin da udaletxearen atarian, aurten ere azaroaren 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira. Ordoiz Zentr...
Aurten ere, Estella-Lizarrako Udalak bat egiten du Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin, azaroaren 25a dela eta. Oraingo honetan, Nafarro...
Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloak Gabonetako Ludoteka 2025-2026 programa jarri du martxan, Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko h...