2026ko martxoak 10

Martxoaren 28an, Lizarrako Udalak bat egingo du WWF erakundearen 2026 Planetaren Orduarekin. Ekimen horrek bi hamarkada bete ditu dagoeneko

Konpromisoa da hiriko hainbat eraikin adierazgarrien argiak itzaltzea 60 minutuz

Beste urte batez, Estella-Lizarrako Udalak bat egin du Planetaren Ordua 2026 kanpainarekin. Kanpaina hori WWFk sustatu du, natura kontserbatzen eta klima-aldaketari aurre egiten aritzen den erakunde independente nagusietako batek.

Ekintza horrekin, Udalak konpromisoa hartu du hiriko zenbait eraikin eta gune adierazgarrietako argiztapena itzaltzeko datorren larunbatean, martxoaren 28an, 20:30etik 21:30era, naturaren eta klimaren defentsaren aldeko erakusgarri sinboliko gisa.

Argiak honako leku hauetan itzaltzea aurreikusten da: San Pedro Ruakoa eliza, San Martin plaza, Justizia Jauregia, Nafarroako Errege-erreginen Jauregia, Frai Diego Kultur Etxea, Santo Domingo eliza, Hilobi Santuaren eliza, zubi erromanikoa, San Migel eliza eta autobus geltokiko eraikin zaharra.

Gainera, Udalak herritarren artean hedatuko du ekimen hau bere komunikazio-kanalen bidez, egunerokotasunean ere ohitura jasangarriagoak hartzearen garrantziari buruz gogoeta egitera gonbidatzeko helburuarekin.

Planetaren Orduak 2026an edizio berezia izanen du, naturarekin eta klimarekin 20 urteko konpromisoa bete baitu. Bero-bolada bortitzagoek, lehorte luzeek, euri-jasek eta geroz eta maizago gertatzen diren muturreko fenomenoek markatutako testuinguru batean, ekintza honek gogorarazi nahi du toki-administrazioek zeregin garrantzitsua dutela ingurunea babesteko eta etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko.

Estella-Lizarrako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera, ordu horretan beren etxeetako argiak itzaliz eta planetarekiko konpromisoa erakutsiz.

 

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba