Estella-Lizarrako Udalak bat egin du larunbat honetan ‘Planetaren ordua’ ekimenarekin. Ekimen horren helburua da klima-aldaketari buruz kontzientziatzea, ordubeteko borondatezko itzalaldia eginez. Lizarran, 20:30ean, monumentu-eraikinetako argiak itzaliko dira, ordubetez ez ezik, egun osorako ere.
Ukituriko eraikin edo eremuak hauek dira: San Pedro Ruakoa eliza, San Martin plazaren ingurua, Justizia Jauregia, Nafarroako Errege-Erreginen Jauregia, Frai Diego Kultur Etxea, Santo Domingo eliza, Hilobi Santuaren eliza, zubi erromanikoa, San Migel eliza eta Geltokiko eraikin zaharra.
Ekimen hau ingurumenaren eta pertsonen aldeko mugimendu globala da, eta 2007az geroztik ari da egiten, World Wide Fund for Nature (WWF) erakundeak sustatuta. Leloa, ‘martxoaren 23a, eman ordua planetari!’