2026ko uztailak 3

Estella-Lizarrako Udalak baso-suteen arrisku handiaren aurrean prebentzio-neurriak gogorarazi ditu

Lizarrako Udalak herritarrei zuhurtzia handiz jokatzeko deia egiten die datozen egunotan, AEMETek iragarritako tenperatura oso altuen ondorioz. Asteburu honetatik aurrera eta datorren astearen zati handi batean bero handia izango da Nafarroan, eta horrek nabarmen handituko du baso-suteak izateko arriskua, Nafarroako Gobernuko Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuak jakinarazi duenez.

Eguneko zein gaueko tenperatura altuek eta landarediaren lehortasunak sute bat pizteko eta azkar hedatzeko aukera areagotzen dute. Horregatik, uztailaren 6tik, astelehena, gutxienez hilaren 9ra arte, osteguna, sute-arriskua oso handia edo muturrekoa izango da Nafarroako lurraldearen zati handienean. Más información.

Egoera horren aurrean, Udalak herritar guztiei eskatzen die arduraz jokatzeko eta sute bat eragin dezakeen edozein jarduera saihesteko.

Gogorarazi nahi da:

  • Debekatuta dago hiri-lurzorutik kanpo sua aisialdirako erabiltzea, hala nola barbakoak, material piroteknikoa edo erromerietako sua.
  • Ez da inolako erreketarik egin daiteke.
  • Muturreko arrisku-egoeretan, baso-pistetatik eta landa-bideetatik ibilgailuekin ibiltzea ere mugatu daiteke.
  • Txinpartak edo sute-arriskua sor dezaketen makinak eta ekipoak arreta handiz eta indarrean dagoen araudia betez erabili behar dira.

Lizarrako Udalak herritar guztien lankidetza eskertzen du baso-suteak prebenitzeko eta gure ingurune naturala babesteko. Prebentzioa da arrisku-egoerak saihesteko tresnarik eraginkorrena.

Udalerriz udalerriko eguneroko sute-arriskuaren informazioa hemen kontsulta daiteke:
https://www.navarra.es/eu/baso-suteen-prebentzioa

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba