Estella-Lizarrako Udaleko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Arloak gaur goizean aurkeztu du hiriaren marka berria, ‘Cruce de Caminos-Bidegurutzea’ eslogana duena, eta Europako hiru ibilbide kulturalak ordezkatzen dituena: Juduen Sarea (Sefarad bideak), Donejakue Bidea eta Karlomagno Bidea.
“Hiru geziek Lizarrako hiru kultura-ibilbideak eta, aldi berean, Erdi Aroan bizi ziren hiru kulturak sinbolizatzen dituzte: judua, okzitaniarra eta Lizarrako euskalduna”, azaldu du Pablo Ezkurra zinegotziak, eta gaineratu du erakundeak duen lehen turismo-marka dela, eta ekintza berriak garatzeko oinarria izan dela.
Era berean, azken hilabeteotan bideo batzuk eskatu dira Estella-Lizarra hainbat kanalen bidez sustatzeko. Bideo horiek gaur erakutsi zaizkie komunikabideei, eta datozen egunetan ikusiko dute argia.
Lehenengoak markaren idiosinkrasia azaltzeko balio du, eta ondoren 4 minutuko beste bat egin da, orokorragoa, ondare-balioari garrantzia ematen diona. Bideo horretatik abiatuta, beste batzuk egin dira formatu laburragoekin (90 eta 30 segundo), bitarteko eta kanal desberdinetarako.
Osagarri gisa, bideoak eskatu dira urteko hainbat une sustatzeko, hala nola Erdi Aroko Astea, Eguberriak edo San Andres Feriak. Eta egiteke daude herriko festei buruzko bat, natur ondarearen gainean beste bat (Bide Berdea, Montejurra eta Zumakearen Ibilbidea) eta beste bat Santiago Bideari buruzkoa.
Ezkurrak, Andrea Rodríguez teknikaria lagun izan duela, esan du atzoko batzordean talde guztiak azaldu zirela hiriaren potentzial turistikoari balioa ematen dioten ekintza horren alde. “Asmoa da marka urteetan mantentzea eta elementu berriak gehitzea”; besteak beste, web turistikoa erabat birmoldatzea.
Estella-Lizarrako Udalak 26.000 euro inguru inbertitu ditu orain arte turismo inguruko ekintza hauetan, Lizarrako irudia hainbat esparrutan indartzen jarraitzeko.
Lehiaketak Sareko zortzi herrietan (Lizarran, besteak beste) hartutako irudirik onenak sarituko ditu, eta egonaldi turistikoak eta lote gastronomikoak banatuko ditu parte-hartzaileen artean. Epea, igandetik, maiatzaren 17tik ekainaren 14ra
‘Annual Gathering of Pilgrims’ Estatu Batuetako elkarte garrantzitsuenak antolatuta, lehen aldiz herrialde horetatik kanpora aterako da, Lizarrako Donejakue Bidearen Lagunen Elkartearen bultzadari esker. Gutxienez 350 bisitari bertaratzea espero da, eta hirian hartuko dute ostatu, jardueraz beteriko ekitaldi batean parte hartzeko
Dagoeneko hasi dira Curtidores kaleko zati garrantzitsu bat hobetzeko lanak, Done Jakue Bidetik hirirako sarreran.Hiru jarduketa eginen dira aldi berean: Rua kaletik Hilob...