Herriko jaien balantze “oso positiboa” egin du Udalak
El Ayuntamiento de Estella-Lizarra (equipo de gobierno, Policía Municipal, Servicios y la empresa de limpieza PreZero) han realizado esta mañana una comparecencia pública p...

Estella-Lizarrako Udalak herriko festen egitarau ofiziala aurkeztu du gaur eguerdian, egun gutxi barru ospatuko direnak, abuztuaren 1etik 7ra.
Ana Duarte Festetako zinegotziak programaren berrikuntzak nabarmendu ditu aurkezpenean. Horietako bat da bezperan egingo den Txilindron Arkume Lehiaketaren antolaketa Udalak zuzenean kudeatuko duela, Ostalaritzako Tailer Eskolako ikasleen laguntzarekin, eta kokapen berri batean: San Nikolas plazan. Uztailaren 31n izanen da, 18:00etan, eta izena udaletxean eman beharko da uztailaren 23an eta 24an.
Entzierroei dagokienez, 2024an bezala jarraitzen dute, eta astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan zezenkoak izanen dira goizez. Gainera, larunbateko jaialdia ere azpimarratzekoa da, Guillermo Hermoso de Mendoza burtzikariak sei zezen izanen baititu beretzat. Igandean zezenketa izanen da eta astelehenean nobillada. Asteartean Grand Prix bat eginen dute koadrilaka, eta asteazkenean errekortarien lehiaketa mantenduko da.
Astelehenean ere itzuliko da Nagusien Eguna, Udalak eta Jubilatuen Elkarteak elkarrekin antolatua. Meza izanen da Santa Klaran, omenaldia Musika Eskolaren atzealdean eta, ondoren, Chuchín Ibáñezen emanaldia Jubilatuen Elkartean.
Haurrendako animazioa indartuko da aurten, eta, besteak beste, euskarazko saio bat eginen da ostegunean, Los Llanos pasealekuan. Gainera, haurrei zuzendutako idi-entzierroak mantentzen dira.
MUSIKA-IKUSKIZUNAK
Foruen plazako arratsalde-gaueko musika ikuskizunek hainbat orkestra biltzen dituzte aurten: Nueva Era, Alladara, Kripton, Nueva Etapa eta Diamante Show. Asteazkenean, abuztuaren 6an, hitzordu berezia izanen da 23:00etatik aurrera:
Freddie Mercuryri nazioarte mailan eman zaion tributurik onenetako bat zuzenean ikusi ahal izanen da: ‘Remember Queen’, Piero Venery italiarraren eskutik. Dagoeneko 500.000 pertsonak baino gehiagok ikusi dute ikuskizuna Espainian bakarrik.
Kontzertuaren ondoren, eta Larrain-Dantzaren ondoren, 1:30ean, ‘La Poptelera’ ikuskizuna programatu da, 80, 90 eta 2000ko pop espainiarraren onena biltzen duen ikuskizuna, Mario Martinezen eskutik, Operación Triunforen hirugarren edizioko finalista. Eta aurretik, 20:30ean, Txemi Navarro DJak girotuko du arratsaldea.
Ostegun arratsaldean, 20:30ean, Rumbo Tijuana, zazpi kidez osatutako musika talde nafarra plazan arituko da. Talde horrek Mexikoko musika norteña eta ranchera espainiar pop-rock bertsioekin eta korrituekin uztartzen ditu, energiaz beteriko ikuskizun zirraragarria eskainiz. ETBk grabatuko du show-a, bere musika-programazioa egiteko.
Era berean, eta atzo jakinarazi bezala, gogorarazi zuten aurten Ker Kali elkartearen esku utzi dutela suziriaren jaurtiketa. Gainera, uztailaren 27an, bigarren urtez jarraian, zapi gorri bat jarriko zaie 2024an jaiotako haurrei.
Aurrekontua, diru-laguntzak barne, 221.000 eurokoa da aurten, kontzeptu guztiak barne, zezen festak izan ezik, horiek aparte lizitatzen baitira (72.500 euro).
Bestalde, Azucena Polo Berdintasun zinegotziak azaldu du Puntu Morea jarriko dutela Koroatze plazan ostiral, larunbat eta igandean. Gainera, Esku Gorria jarriko da (Aiegiko Udalak utzia) eta eskumuturrekoak banatuko dira, bai jaietakoak, bai LGTBI+ taldekoak.
KONTSULTATU PROGRAMA OSOA: Lizarrako festak EGITARAUA 2025
El Ayuntamiento de Estella-Lizarra (equipo de gobierno, Policía Municipal, Servicios y la empresa de limpieza PreZero) han realizado esta mañana una comparecencia pública p...
Estella-Lizarrako Udalak ‘Irakurketa Erraza’ izeneko formatura egokitu du aurtengo festetako egitaraua, gaztelaniaz zein euskaraz, irakurmena ulertzeko zailtasunak izan di...
Gaur goizean Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan Segurtasun Batzordearen ohiko bilera egin da, herriko festak direla-eta, operatibo bereziaren azken prestaketak ixteko. Jaiak da...