Estella-Lizarrako Udaleko teknikariek parte hartu dute aste honetan Iruñean egin den jardunaldi batean, eltxo tigreak osasun publikorako duen mehatxuari buruz. 2018an identifikatu zen Nafarroan bazegoela.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak antolatuta, Foru Komunitatean dagoen eltxo tigrearen ingurumen zaintzarako planaz, Asiako jatorrizko intsektu honen ziklo biologikoaz eta hedapen geografikoaz, hura kontrolatzeko ekintzez hitz egin zen, eta Berako alkate Aitor Elexpuruk ere bere esperientziaren berri eman zuen.
Ziztada bat saihesteko aholkuei eta pebentzioari buruzko informazio gehiago, esteka honetan:
https://lifenadapta.navarra.es/documents/2696321/13772556/EltxoTigrea.pdf