Asteazkenetik aurrera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko %20ko hobaria eska daiteke Estella-Lizarrako Udalak autobus geltokiaren ondoan jarritako puntuetan
Helbide fiskala hirian duten pertsona eta erakundeek baliatu ahal izanen dute deskontu hau

Estella-Lizarrako Udaleko Ingurumen Arloak prest du aurten ere Zuhaitzaren Eguna ospatzeko jardueren programa. Ekintzak apirileko bigarren astean izanen dira eta publiko ezberdinei zuzenduta egonen dira.
Apirilaren 10ean, asteazken goizean, 9.30etatik aurrera, zuhaitz autoktonoak landatuko dira Remontival inguruan, ikastetxeekin batera, eta ikasleei ale gazteak oparituko zaizkie etxera eraman ahal izateko. Arratsaldean, Koroatze plazaren inguruan, herritar guztiei zuzendutako bizikorren landaketa egonen da eta ondoren txokolatada (16.30ean).
Ostiral arratsaldean, apirilaren 11, ibilaldi mitologikoa eginen da Los Llanos parkean, Hojarasca elkarteko Aitor Ventureirak gidatuta. Aipatutako pasealekuan, zuhaitzak eta espezie bakoitzarekin lotutako mitologia tradizionaleko istorioak ezagutu ahal izanen dira: kondairak, pertsonaia mitikoak, erritualak, bitxikeriak…
Helbide fiskala hirian duten pertsona eta erakundeek baliatu ahal izanen dute deskontu hau
Lorezaintza eta Ingurumen udal-zerbitzuek sustatutako jarduerak zuhaitzak gehitzea, ureztatze-sistema eraginkorrak eta oinezkoen segurtasuna hobetzea uztartzen ditu
Gaur arratsaldean aurkeztu da Basartea enpresak egin duen Lizarrako Baso-suteen Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduera Plana. Rafael Villanueva Ingurumen zinegotziak eta enpre...