Estella-Lizarrako Udalak Segurtasun Eskema Nazionalaren (ENS) adostasun-ziurtagiria jaso du, Zentro Kriptologiko Nazionalak (CCN) emana, Inteligentzia Zentro Nazionalaren (CNI) mendeko erakundea.
Ziurtagiri horrek egiaztatzen du Udalak betetzen dituela informazioaren babesa eta bitarteko elektronikoen erabileraren segurtasuna bermatzeko ezarritako betekizunak eta neurriak. Horrez gain, udaletako informazio-sistemen erabileran segurtasun-politika integrala ezarri izana ofizialki onartzea dakar.
Ziurtagiri hori eskuratuta, Udalak indartu egiten du kudeatzen dituen datuen konfidentzialtasunarekin, osotasunarekin, erabilgarritasunarekin eta trazabilitatearekin duen konpromisoa, bai barne zerbitzuetan, bai herritarrei eskaintzen dizkien izapide elektronikoetan.
Prozesu horien helburua da herritarrei ahalik eta segurtasun handiena eskaintzea beren datu pertsonalen kudeaketan, eta bermatzea Udalaren egoitza digitaletik egiten diren kudeaketa elektronikoek udal-bulegoetan aurrez aurre egiten direnen babes-berme berak dituztela.