2025eko irailak 25

Estella-Lizarrako Udalak aurten ere Gabonetarako Erakusleiho Lehiaketa eta Jaiotzen Ibilbidea antolatu ditu

Tokiko merkataritza dinamizatzeko bi ekimenetan izena emateko epea zabalik dago 2025eko urriaren 31ra arte

Foto noticia

Aurten ere, Estella-Lizarrako Udalak, 2025eko Eguberrietako kanpainaren barruan, herriko merkataritza dinamizatzeko eta hiria festa giroz betetzeko bi ekimen jarri ditu abian: Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa tradizionala eta legegintzaldi honetan estreinatu zen Jaiotzen Ibilbide Lehiaketa.

Erakusleihoen Lehiaketak berrogei establezimendu inguru biltzen ditu urtero, eta hiriko saltokiak gonbidatzen ditu beren beira-arasak sormenez, originaltasunez eta Gabonetako argiz janztera. Aurtengo erakusleihoek abenduaren 1etik aurrera muntatuta egon beharko dute, eta urtarrilaren 7ra arte ikusgai egon beharko dute.

Izen-emateak 2025eko urriaren 31ko 14:00ak arte irekita daude posta bidez desarrollo.local@estella-lizarra.com, merkataritzaren oinarrizko datuak adieraziz. Gainera, Publikoaren Sari Berezia eskuratu nahi duten establezimenduek erakusleihoko hiru argazki bidali behar dituzte abenduaren 7a baino lehen, helbide honetara: webestella@estella-lizarra.com.

Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza Batzordeko ordezkariek eta sektoreko profesionalek osatuko dute epaimahaia, eta sormena, originaltasuna, apaingarriak eta argiztapena baloratuko ditu. Hiru sari banatuko dira parte hartzen duten saltokietan trukatuko direnak: 1.000 euroko lehen saria, 500 euroko bigarren saria eta 300 euroko publikoaren sari berezia.

Erakusleihoen lehiaketarekin batera, Jaiotzen Ibilbidea 2025 ere deitzen da, Lizarrako Jaiotzazaleen Elkartearekin lankidetzan. Ekimenarekin bat egin duten saltokiek jaiotzak hartuko dituzte erakusleihoetan, Gabonetako ibilbide bat eginez eta “Pasaporteak” banatuz. Herritarrek horiek osatu ahal izanen dituzte 500 euroko bi sariren zozketan parte hartzeko. Horiek ere parte hartzen duten establezimenduetan trukatu ahal izanen dira.

Berrikuntza nabarmen gisa, Udalak saltokietan elementu apaingarri komunak jarri ahal izanen ditu, hala nola biniloak, argiak edo apaingarriak, ibilbidearen irudia bateratzeko asmoz. Elementu horiek jartzea derrigorrezkoa izanen da parte hartzen duten establezimendu guztientzat.

Jaiotzen Ibilbiderako izen-emateak 2025eko urriaren 31ko 14:00ak arte egin ahal izanen dira, saltokiaren datuak hona bidaliz: desarrollo.local@estella-lizarra.com. Jaiotzak baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa eginen da zein saltokik hartuko dituzten jaiotza horiek zehazteko.

Ekimen horien bidez, Udaleko Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza Departamenduak hurbileko merkataritzari lagundu, tokiko erosketak sustatu eta Lizarrako kaleak Eguberri giroz bete nahi ditu.

BASES DEL CONCURSO DE ESCAPARATES DE NAVIDAD 2025

BASES DEL CONCURSO DE RUTA DE BELENES DE 2025

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba