2025eko azaroak 11

Estella-Lizarrako Udalak bigarren urtez laguntzak atera ditu belaunaldien arteko erreleborako eta merkataritzako lokalak berriz irekitzeko

Eskaerak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren aurkeztuko dira, abenduaren 31ra arte

Estella-Lizarrako Udalak, tokiko merkataritzak gaur egun aurre egin behar dien zailtasunez jabeturik —online salmentak gora egin duelako, saltoki handiak handitu direlako eta belaunaldien arteko erreleboa falta delako—, bigarren urtez jarraian, dirulaguntza lerro bat jarri du martxan, hirian itxita dagoen merkataritza-lokal bat lekualdatuz edo berriro irekiz merkataritza-negozio bat eskuratzeko interesa duten langile autonomoei laguntzeko.

Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza Arloaren 10.000 euroko deialdi honen helburua hiriko merkataritza-sarearen jarraipena erraztea da, lan autonomorako edo norberaren konturako sarbidea sustatuz eta historikoki ezarritako negozioen galera saihestuz.

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 1.000 euro jasoko ditu eta epea abenduaren 31n bukatuko da, kontuan hartuz deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren irekiko dela.

Eskaera telematikoki aurkeztu beharko da, Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, eta diruz lagundu daitezkeen gastuak deialdiaren oinarrietan kontsulta daitezke. Edonola ere, aurtengo urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindakoak izanen dira.

NEGOZIO ONURADUNAK

Dirulaguntza hau jaso ahal izanendute langile autonomoek, baldin eta, eskualdatuz gero, beren kontura garatutako enpresa-jarduera baten erreleboa hartzen badute, gutxienez bost urteko antzinatasuna badu eta aurreko titularraren erretiroagatik eskualdatzen bada.

Lokal bat berriro irekiz gero, aurten egindako izan beharko du, 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

Informazio guztia (baldintzak, baztertutako sektoreak, etab.) deialdiaren oinarrietan aurki daitezke lotura honetan

Arloko zinegotziak, Cristina Perez, bertako merkataritza sustatzeko deialdi berri hau nabarmendu du. “Ekimen honen bidez, dauden negozioei eustea ez ezik, ekintzaile berriek beren kudeaketa beren gain har dezaten sustatzea ere lortu nahi da, sektorearen bizitasuna bultzatuz eta merkataritza-sarea zainduz”.

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba