2025eko ekainak 20

Estella-Lizarrako Udalak kultura jarduerak laguntzeko eta euskara sustatzeko dirulaguntzen 2025eko deialdia onetsi ditu

Estella-Lizarrako Udalak dirulaguntzen deialdia ireki du, 2025. urtean kultur jarduerak antolatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko. Kultura, Ondare eta Jai Batzordearen eta Euskara Batzordearen bidez, guztira 10.500 euro emanen dira laguntzetan: 8.500 € kultur jarduerak antolatzeko eta 2.000 € eguneroko bizitzan euskararen erabilera sustatzen duten ekimenetarako.

Laguntza hauek Lizarrako elkarte eta norbanakoei zuzenduta daude, betiere jarduera publikoak, irekiak eta gizartean eragina dutenak egiten badituzte. Lehentasuna emanen zaie belaunaldien arteko partaidetza, berdintasuna eta kultur aniztasuna sustatzen dituztenei.

Eskaerak egiteko epea 2025eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era arte egonen da irekita. Oinarriak hemen kontsulta daitezke.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba