Amaitu da Migrazio Arloak antolatutako haurrentzako arte-tailerra
Azken bi asteetan haurrentzako tailer artistiko bat egin da, Estellla-Lizarrako Udaleko Migrazio Arloak antolatuta. 4 eta 12 urte bitarteko haurrek hartu dute parte. Gina Mada...
Hiriko kultura eta kultura arteko aberastasuna islatzen duten eguneroko bizitzako egoerak irudikatuko dituzte argazkiek. Lizarran erroldaturik dauden 16 urtetik gorako pertsona guztiek har dezakete parte. Argazkiak aurkezteko epea 2023ko irailaren 1ean hasi eta 2023ko urriaren 31n bukatuko da, 14:00etan.
Lehiakide bakoitzak gehienez ere 2 argazki aurkeztu ahal izanen ditu, eta “aurkeztutako irudi guztiek jatorrizkoak edo argitaratu gabeak izan behar dute, oraingoak edo artxibokoak, eta beste lehiaketa batean aurretik saririk jaso ez dutenak, beste edozein bide erabilita erakutsi, argitaratu edo zabaldu ez direnak”, Udalak adierazi duenez.
Argazkiak posta elektronikoz bakarrik aurkeztuko dira eta helbide honetara bidali beharko dira: migracion@estella-lizarra.com. Gaia: 2024 Kultura arteko Egutegirako argazki lehiaketa.
Lanak baloratzeko irizpideak hauek izanen dira: proposatutako gaiarekin duen lotura, argazkien teknika eta tratamendua, eta epaimahaia honako hauek osatuko dute: Estella-Lizarrako Udaleko Migrazio zinegotzia, epaimahaiburu lanetan arituko dena, Aftelae Argazki Elkarteko bi pertsona eta Lizarrako arte eta kulturarekin zerikusia duen pertsona bat.
3 argazki aukeratuko dira lehen, bigarren eta hirugarren sari gisa. Hautatutako hiru argazkiek diploma eta sari hauek jasoko dituzte: 1. saria 300 euro, 2. saria 200 euro eta 3. saria 100 euro. Horiek banku transferentziaren bidez sartuko dira, irabazlearen kontura, Udalaren gastu arrunten aurrekontuko kontu-sailaren kargura.
Udalak adierazi duenez, “pertsona berak ezin izanen du sari bat baino gehiago jaso, eta sariak eman gabe utzi ahal izanen dira, epaimahaiak hala irizten badio”.
Aurkezten diren 12 irudi onenak arloko kultura arteko egutegian sartuko dira 2024. urtean. Egutegi hori dohainik argitaratuko da Udalaren web orrian.
Gainera, jasotako argazki guztiak Udalaren ezkaratzean jarriko dira, lehiaketa bukatutakoan. Egilearen izena beti agertuko da bere lanaren ondoan. Argazkiak Udalaren argazki-artxiboan sartuko dira. Artxibo horrek, irabazi asmorik gabe, bere eskubide guztiak gordeko ditu egutegia erabili, erreproduzitu edo zabaltzeko eta hurrengo lehiaketak helburu berarekin sustatzeko, betiere egileak aipatuta.
Epaimahaiaren erabakia azaroaren hasieran jakinaraziko da, Udalaren web orriaren eta sare sozialen bidez, baita posta elektronikoz edo sarituei telefonoz deituta ere.
BASES: Bases Concurso fotografico septiembre eusk
Azken bi asteetan haurrentzako tailer artistiko bat egin da, Estellla-Lizarrako Udaleko Migrazio Arloak antolatuta. 4 eta 12 urte bitarteko haurrek hartu dute parte. Gina Mada...
Beste herrialdeetatik etorritako herritarren laguntza eskatzen da, urriaren 20a baino lehen on line inkesta erabat anonimoa betez
Udaleko Migrazio Arloak antolatutako haurrentzako ehun artistikoen tailerrean izena eman duten haur guztiak onartu dira parte hartzeko.Izen emate kopurua kontuan hartuta, ...