Asteazkenetik aurrera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko %20ko hobaria eska daiteke Estella-Lizarrako Udalak autobus geltokiaren ondoan jarritako puntuetan
Helbide fiskala hirian duten pertsona eta erakundeek baliatu ahal izanen dute deskontu hau

Estella-Lizarrako Udalak txosten tekniko bat egiteko eskatu du, hirian usoen gaur egungo egoera zehatz-mehatz dokumentatzeko, jarduera zuzentzaileen plangintzaren bidez haien eragina murrizteko neurriak hartu aurretik.

Azterketak gogorarazten du usoak hiriguneetan egoteak kalte higieniko-sanitarioak, egiturazkoak eta sozialak eragin ditzakeela, eta horrek jarduteko premia indartzen duela. Landa-lanean egindako ikuskapenen eta behaketen ondorioz, egiaztatu da usoak ugari direla udalerriko hainbat eremutan.
Dokumentuak Alde Zaharreko hainbat gune identifikatzen ditu, hala nola Kale Nagusia, Asteria, Ruiz de Alda, Rua eta Foruen plaza, baita eraikin enblematikoak eta eskola-guneak ere, hegazti horien kontzentrazio handiena antzeman den eremuak baitira.
ARAZOARI IRTENBIDEAK
Nafarroako Comertu enpresak egindako txostenaren arabera, usoen dentsitatea murrizteko eta osasun publikoan, hiri-ondarean eta herritarren bizi-kalitatean duen eragina minimizatzeko, kontrol-sistemak jarri behar dira, besteak beste, etzalekuak kontrolatu eta kaiolak jarri ahal diren eraikin edo guneetan.
Beste neurri batzuk ere proposatzen ditu, hala nola azpiegitura sentikorretan disuasio-elementuak instalatzea hegaztien pausatzea eta habiak egitea eragozteko; elikagai-iturriak kudeatzea, hondakin organikoetarako sarbidea murriztuz eta herritarren sentsibilizazioa sustatuz; eta hartutako neurrien jarraipena eta aldizkako ebaluazioa egitea.
Udaleko Ingurumen Arloak eskatutako txostenaren arabera, “neurri horien konbinazioak esku-hartze progresiboa eta eraginkorra ahalbidetuko du”.
Udalak, Nafarroako araudi aldaketa bat dela eta, duela hiru urte bertan behera utzi behar izan zuen usoen kontrola, baina une honetan jada posible da arazoari berriro heltzea. Neurriak hartzen hasteko, beharrezkoa izango da aurrekontu-partida bat izatea eta zerbitzu hau lizitaziora ateratzea.
Helbide fiskala hirian duten pertsona eta erakundeek baliatu ahal izanen dute deskontu hau
Lorezaintza eta Ingurumen udal-zerbitzuek sustatutako jarduerak zuhaitzak gehitzea, ureztatze-sistema eraginkorrak eta oinezkoen segurtasuna hobetzea uztartzen ditu
Gaur arratsaldean aurkeztu da Basartea enpresak egin duen Lizarrako Baso-suteen Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduera Plana. Rafael Villanueva Ingurumen zinegotziak eta enpre...