2026ko martxoak 11

Estella-Lizarrako Udalak Zuhaitz Eguna ospatuko du martxoaren 23an eta 25ean, eskoletako landaketak, herritar jarduera bat eta hiriko zuhaitzei buruzko hitzaldi bat antolatuz

Estella-Lizarrako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu 2026ko Zuhaitz Eguna dela eta. Aurten, martxoaren 23an eta 25ean izanen da.

Programazioa astelehenean, martxoaren 23an, hasiko da, ‘Hiriko zuhaitzen egoera Lizarran’ izeneko hitzaldiarekin. Hitzaldia Ahora Clima taldeak emane du, 19:00etan, Frai Diego Kultur Etxean. Udalarentzat egin berri duten azterketari buruzkoa izanen da.

Jarduerek martxoaren 25ean, asteazkenean, jarraituko dute, hainbat ekintza parte-hartzailerekin. Goizean zehar, ikastetxe ezberdinetako ikasleek Los Llanos pasealekuan dagoen ‘Etorkizuneko Basoa’ izenekoan zuhaitzak landatzen eta babesten parte hartuko dute. Ekimen honen helburua da belaunaldi gazteenak inplikatzea ingurune naturala zaintzen eta hiriko berdeguneekin duten lotura indartzea.

Arratsaldean, 16:30etik aurrera, landare bizikorrak landatuko dituzte herritarrek Los Llanos pasealekuan eta hiriko txorko eta loreontzietan. Topagunea Gustavo de Maeztu kalea izanen da, Lizarra Ikastolako patioko atearen parean. Herritarrek parte har dezakete jarduera horretan, eta helburua da hiri-eremuko landaredia hobetzea, eta, aldi berean, auzokoen inplikazioa sustatzea ingurunea zaintzeko. Amaitzeko, txokolate-jana izanen da.

 

 

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba