Herriko festak sustatzea da Estella-Lizarrako Udalak FITURen edizio berrirako egin duen apustu nagusia. Aste honetan izanen da, urtarrilaren 22tik 26ra, Madrilgo IFEMAren esparruan.
Hori dela eta, Udalak, Nazioarteko Turismo Azokaren esparruan, festei buruzko promozio-bideo berri bat aurkeztuko du. Bideo hori joan den abuztuan grabatu zen eta azken hilabeteetan landu da. Nafarroako Foru Komunitateko standean izanen da, urtarrilaren 22an (asteazkena), 18:00etan.
Oraingo honetan, Marta Ruiz de Alda alkatea eta Cristina Perez Turismo zinegotzia ekitaldian izanen dira Ahikar Azcona (‘La Casa de Papel’) influencer eta aktorearekin, Marilo Montero kazetari lizarratar ezagunarekin -promozio bideo berriari bere ahotsa jartzen duena- eta Maese Villarejo txotxongilo konpainiarekin, ‘Gorgorito’ txotxongiloari bizitza ematen diona eta festetan Lizarra bisitatzen duena 1958tik, hain zuzen ere.
1980an Interes Turistikoko festa izendatu zituzten, eta FITURen hiriko ondare aberatsa, gastronomia eta tradizioak sustatzeko hari gidaria izanen dira.