
Lizarrako Erdi Aroko Astea uztailaren 21etik 27ra ospatuko da
Gaur goizean aurkeztu dute uztailaren 21etik 27ra ospatuko den Lizarrako Erdi Aroko Astea. Hainbat berritasunekin dator, hala nola, Erdi Aroko herri bazkari bat San Nikolas ka...
Estella-Lizarrako Udalak, Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza Arloaren bitartez, Eguberriei begira, Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketaren eta Jaiotzen Ibilbidearen edizio berri bat antolatu du. Iaz estreinatu zen azken ekimen hori.
Parte hartu nahi duten dendek azaroaren 22ko 14:00ak arte dute izena emateko epea. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: desarrollo.local@estella-lizarra.com Bi ekimenak independenteak dira, eta, beraz, establezimendu bakoitzak aukera dezake horietako batean edo bietan izena eman.
ERAKUSLEIHO LEHIAKETA
Erakusleihoen Lehiaketak, Gabonetako klasiko batek, 1.800 euro banatuko ditu aurten, parte hartzen duten establezimenduen artean erosketak egiteko truka daitezkeen sarietan. Lehen bi sariak (1.000 eta 500 euro) epaimahai batek erabakiko ditu, eta herritarren saria, 300 eurokoa, webgunean botoa emanda aukeratuko dute.
Erakusleihoek, gutxienez, abenduaren 2tik urtarrilaren 7ra arte egon behar dute muntatuta, eta, berrikuntza gisa, parte-hartzaileek 3 argazki bidali behar dituzte (gehienez 1Mb bakoitzak) helbide elektronikora webestella@estella-lizarra.com, abenduaren 8ko 14.00ak baino lehen. Sormena, originaltasuna, apaingarriak eta argiztapena bezalako alderdiak kontuan hartuko dira.
Parte hartzen duten establezimenduak 40 inguru izaten dira.
BIGARREN LEHIAKETA ‘JAIOTZEN IBILBIDEA‘
Bigarren urtez jarraian, Udalak ‘Jaiotzen ibilbidea’ lehiaketa antolatu du hiriko Jaiotzazaleen Elkartearen laguntzarekin. Elkarteak jaiotza bat utziko dio interesa duen saltoki bakoitzari, eta erakusleihoan jarriko du ikusgai abenduaren 2tik urtarrilaren 7ra, eta ibilbidearen parte izanen da lehiaketak irauten duen bitartean.
Helburua da herritarrek jaiotzak dauden saltoki horiek guztiak bisitatzea eta bakoitzean zigiluak edo sinadurak biltzen joatea. Ibilbide osoa egiten dutenak 500 euroko bi sariren zozketan sartuko dira, ibilbide honetan atxikitako saltokietan erosketak egiteko.
Erakusleihoekin bezala, saltokiek azaroaren 22ra arte eman behar dute izena email honetan: desarrollo.local@estella-lizarra.com.
Bi lehiaketa horien helburua da tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea eta, aldi berean, saltokiei gonbita egitea beren establezimenduak egun hauetan kontu handiz apaintzeko.
OINARRIAK
Gaur goizean aurkeztu dute uztailaren 21etik 27ra ospatuko den Lizarrako Erdi Aroko Astea. Hainbat berritasunekin dator, hala nola, Erdi Aroko herri bazkari bat San Nikolas ka...
Goizean hirian zeharkaldi bat eginen da eta arratsaldean Sortzez Garbiaren pasealekuan amaituko da ekitaldia. Horrekin batera, 9 ostalaritza establezimenduk parte hartuko duten tardeoa antolatu da eta dj batek kaleak girotuko ditu bizikletan ibiliz
La Asociación de Comerciantes, Hostelería y Servicios de Estella-Lizarra organiza una semana de degustación gastronómica Que se desarrollará durante 10 días, del 12 al 2...