Estella-Lizarrako Udala Ekintza Klimatikorako 2026ko Egutegiaren 3.000 ale banatzen hasi da. Ekimen hori NELS Sareak (Iraunkortasunerako Nafarroako Toki Entitateen Sarea) eta Nasuvinsa-Lursareak sustatzen dute, eta haren helburua da ohitura jasangarriak sustatzea eta herritarrak klima-larrialdiaren aurrean kontzientziatzea.
Egutegiak proposatzen ditu hileroko erronkak, eguneroko keinuak eta kontsumo arduratsua, mugikortasun iraunkorragoa eta ingurumen-inpaktu txikiagoa sustatzera bideratutako hausnarketak. Guztira, egunerokotasunean erraz txertatzeko pentsatutako 36 ekintza biltzen ditu: erronkak, keinuak eta hausnarketak.
Osagarri gisa, egutegiak web-plataforma bat izanen du, proposamen bakoitzaren informazioa zabaltzeko, eta, 2026. urtearen amaieran, gune parte-hartzaile bat jarriko da, herritarrek beren esperientzia partekatzeko aukera izan dezaten. Parte-hartzaileak, gainera, Nafarroako produktu jasangarrien sorta baten zozketan sartuko dira.
Ekimen honen bidez, Lizarrako Udalak, NELS Sareko kide den aldetik, ingurumenaren arloko sentsibilizazioarekin eta ekintza klimatikoarekin duen konpromisoa indartu nahi du udal-esparrutik.