2022ko ekainak 9

Udalak ideia-lehiaketa antolatu du Lizarra pilotalekua eta ingurua birmoldatzeko

Uztailaren 18ra arte aurkez daitezke proposamenak, 12.000 euro sarietan daude 3 onenentzat

Estella-Lizarrako Udalak ideia-lehiaketa antolatu du, epaimahaiaren parte-hartzearekin, Lizarra pilotalekua eta ingurua eremu publiko ireki, estali eta irisgarri bihurtzeko. Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 18ra arte egonen da zabalik, eta 12.000 euro jarri dira hiru onenak saritzeko.

Proposamen irabazleak 6.000 euro + BEZa eramanen ditu. Gero, esleitutako proiektua idazteko ordainsarietatik kenduko dira, kontratua prozedura negoziatuaren bidez eta lizitaziorako deialdirik egin gabe. Bigarren saria 4.000 eurokoa da (BEZik salbuetsita) eta hirugarrena 2.000 eurokoa (hori ere salbuetsita).

Aukeratutako proiektuaren exekuzio materialaren gehieneko aurrekontua 349.196 eurokoa da. Bestalde, proiektuen lehiaketa hautatzeko prozesuaren ondoriozko zerbitzu-kontratuaren gehienezko ordainsariak 40.157,54 euro gehi BEZa izanen dira: %50 proiekturako eta %50 obren zuzendaritza fakultatiborako.

Deialdiaren xehetasun guztiak hemen kontsulta daitezke: https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoConcursoProyectos.aspx?Cod=220608123725BBD0C2A5

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Atletismo pista egiteko obrak esleitu dira

Estella-Lizarrako Udalak, alkatetzaren ebazpenaren bidez, Excavaciones Fermín Osés SL enpresari esleitu dizkio atletismorako pista egiteko lanak, 993.423,99 euroan (BEZa kan...

Volver arriba