
Estella-Lizarrako Udalak babesa ematen dio Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateetako Berdintasun Teknikariek Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunerako elkarrekin egindako kanpainari, urriaren 15ean ospatzen dena.
‘Landa eremuko emakumeak, Nafarroako politikaren bazterretik erdigunera’ lelopean, aurtengo adierazpen instituzionalak gure herrietan bizi diren emakumeen ahotsa entzutea du helburu, beti izan baitira eta izaten jarraitzen baitute ezinbestekoak lurralde hauen orainerako eta etorkizunerako. Gainera, “erabakiak hartzeko garaian bere lekua izatea” eskatzen da, “politika publikoak diseinatzeko eta aplikatzeko moduak haien errealitateak, beharrak eta ekarpenak alde batera uzten jarraitzen baitu”.
Declaración Institucional 2025-cast_eusk definitiva
Declaración institucional mujeres rurales LF euskera