2023ko abenduak 1

Udalak Karlos VII.a kaleko zati bat urbanizatzeko obrak esleitu ditu, bizilagunen segurtasuna hobetzeko, 2 metroko zabalerako espaloia prestatuz

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak Karlos VII.a kalearen zati bat urbanizatzeko lanak esleitu ditu, besteak beste, zenbait atarietarako segurtasuna hobetzeko, 7, 9 eta 9A zenbakietarako eta Urederra Ibaiaren plazarekin bat egiten duen tokiraino.

Lan horiekin bi metroko zabalerako espaloia jarriko da kale tarte horretan, orain arte ez bezala. Inguruko bizilagunentzat nolabaiteko arriskua zegoela uste izan da, orain arte ataria galtzadarekin zuzenean mugatuta baitzegoen eta segurtasuneko elementu bakarrak mugarri zilindrikoak baitziren.

Espaloiaz gain, zerbitzuko bide bat prestatuko da dauden etxabeetara sartzeko, baina tarte horretan ezin izanen da aparkatu. Horren truke, Gebala kalean aparkatzeko beste hainbeste leku prestatzen ari dira. Egun, Museum Oteiza Zirizaren jardueraren barruan ari dira obrak egiten.

Hain zuzen ere, eta baliabideak optimizatzeko, Fermín Osés enpresari esleitu zaizkio obrak, 39.352 euro gehi BEZa. Dagoeneko hasi dira lan horiek, eta aste gutxi barru prest egotea espero da.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba