Estella-Lizarrako Udalak Vodafone enpresari esleitu dio, lizitazioa egin ondoren, 2027 arte (hiru urte) telefonia finkoko, telefonia mugikorreko eta Interneteko konexioko zerbitzuaren kontratua, 61.500 euro gehi BEZa ordainduta. Kontratu berri horri esker, urtean 21.000 euro baino gehiago aurreztuko dira (64.000 euro baino gehiago hiru urteetan), egindako kalkuluen arabera, eta, gainera, hobekuntza handiak eginen dira.
2021ean, adibidez, zerbitzuaren kostua 60.105,73 eurokoa izan zen; 2022an, 45.795,94 eurokoa, eta beste 14.800 osagarriena; eta 2023an, 41.851,72 eurokoa. Hurrengo hiru urteetan, 21.500 € + BEZa izanen da kostua, “eta, gainera, hainbat hobekuntza ezarriko dira”, adierazi du Santos Mauleon zinegotzi arduradunak, eta hurrengo hiru urteetan 64.055 euro aurreztuko direla esan du.
Besteak beste, doako WiFi-a sartzen da autobus-geltokiaren korridorean, San Andres kalean. Gainera, 19 udal-egoitzatan 1 gbps-ko FTTH sarbidea izanen da, eta 4/5g 1 Tb-ko sarbidea duten beste 4 egoitzatan; hala, nabarmen hobetuko da egungo abiadura. Telefonogunea eta mahai gaineko 74 terminal finko eta softphone-terminal ere berritu dira. Sistema berria ezartzeko behar den material guztiak ez du ezertan handitzen lizitazioaren zenbatekoa, baizik eta enpresa esleipendunak bere gain hartzen duela.
24 EGOITZA Guztira 24 egoitza hobetuko dira zerbitzu berriarekin: Udaletxea, Gazteriaren Etxea, Gustavo de Maeztu Museoa, Remontival Ikastetxe Publikoa, Kultur Etxea, bi totemak, Musika Eskola, Arieta Haur Eskola, Tailer Eskola, Liburutegia, Canasa, zerbitzu-nabea, kiroldegia, igerilekuak, bi frontoiak, Merkatondoa, hilerria, Txoko Feminista, zezen-plaza, Los Llanos Kulturagunea, Zentro Teknologikoa eta Udaletxeko WiFi-a. Abiadura 300 Gb-tik 1.000 Gb-ra handituko da.
Mauleonek gaineratu du beharrezkoa zela lizitazio honi ekitea, “aurreko legegintzaldian bakarrik kalkulatu baitugu Udalak 121.153 euro aurreztuko zituela. Hori, orduko egitura mantenduz, kontratu honetan aurreikusitako hobekuntzarik gabe; diru asko da”. Gainera, gogorarazi du Comptos Ganberak aspaldi ohartarazi zuela lehiaketa hau enkantera atera behar zela.