2021eko otsailak 19

Udalak partaidetza prozesu bat ireki du Hilobi Santuaren zelaia egokitzeko

Asteartean, 14:00etan, San Pedro eta San Migel auzoetako bizilagunentzat batzar baterako deia egin da, eta proposamenak Kultur Etxean ere utzi ahal izanen dituzte

Foto noticia

E

Estella-Lizarrako Udalak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko eta Hiritarrekiko Harremanetarako Batzordeen bidez, parte hartzeko prozesu bat ireki du, Hilobi Santuaren zelaia egokitzeko -zuhaitzak, ureztaketa, etab.- eta inguruko bizilagunen proposamenak jasotzeko. Proposamen horiek kontuan hartuko dira, oztopo tekniko edo legalik ez badago.

Datorren asteartean, otsailaren 23an, 14:00etan, batzarrerako deia egin da aipatu zelaian. Bi arloetako zinegotziak, Txemi Pérez de Eulate eta Unai Errazkin, hurrenez hurren, eta udal teknikariak ere bertan izanen dira, eta San Pedro eta San Migel auzoetako bizilagunak gonbidatu dituzte parte hartzera.

Han, aurreikusitako planteamenduaren berri emanen da eta, esan bezala, proposamenak bilduko dira. Joan ezin direnek martxoaren 2ra arte egin izanen dituzte beren ekarpenak, Kultur Etxeko Herritarren Partaidetzako Postontziaren bidez.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba